Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

Koru kontzertua - Pantzo Mantshow - Animazioa - Maiatzaren 1eko mobilizazioa

Koru kontzertua

Apirilaren 25ean (20:30), Gospel Denbora eta Lauhaizetara koru taldeen kontzertua iraganen da Santa Izpirituko elizan. Amnesty International-en faboretan eta Burundi jendeen eskubideen defendatzaileen sustenguz antolatuko da. Sartzeak 12 euro kostako du 10 urtetik gorakoendako. Erreserbak: Baionako turismo bulegoan.

Pantzo Mantshow

Apirilaren 29an (20:30), Pantzo Hirigaraik bere bakarlari antzezlana...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

Auzo batzordeen biltzarrak - Pilotaz hitz bat - Igandeko kantaldia

Auzo batzordeen biltzarrak

Iragan astean bi auzo batzordeek egin dituzte beren biltzarrak.

Lehena astelehenean Arruntzan Erdiko Etxean Pierrot Rouget hautetsiaren inguruan dozena bat lagunekin. Aipagai nagusia izan da Arruntzako plaza erdiaren berrantolaketaren lanak hasiko direla ekaineko hilabetean, dirudienez diru laguntzak erdietsiak baitira hortarako. Aipatu da ondotik Uztaritzeko aurrekontu parte hartzailean batzordeak finkatu proiektua: Arruntzako eskola...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

Dantza Garaikidea - Auto zaharren erakusketa - Hirigintzan aldaketak - Triatloia Aintziran - Hatsaren Poesia - Euskal-Agrika eguna - Azkeneko herriko kontseilua

Dantza Garaikidea

Larunbatean, apirilaren 26an (16:00), Elirale-Pantxika Teileria konpainiak aurkeztuko du "Be At" Menulis konpainiaren dantza garaikideko bakarkako bat. Joana Millet artista katalanak, emaztearen gorputzaren eta ahotsaren arteko topaketa gauzatuko du, dantzaren bitartez. Elgarrekin bidaia emozional baten egitera gonbidatzen gaituen antzezpen fisikoa, urririk eskainia, 8 urtez goiti.

Auto zaharren erakusketa

Igandean,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

Hand Ball sala - Amap - Baigorriko kulturaldia - Pilota

Hand Ball sala

Baigorrin, hand ball edo eskubaloi gela baten eraikitzeko xedea Herriko Etxean aurkeztu dute joan den astean. Kasik 300 bat neska ditu US Nafarroako taldeak (Akitania Berriko gotorrena da) eta Donibane Garaziko Jai Alain edo Baigorriko ezkerparetan artzen dira orainokoan. Hain zuzen, hunen gibeleko zelaian muntatuko da gela berria, Euskal Elkargoaren laguntzarekin bereziki. 5.630.000 euro gostako du proiektuak. Nahi lituzkete obrak 2027ko maiatzean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

Eskubaloia - Irabazleak - Pilota

Eskubaloia

Nesketan, helduetan, bigarren taldeak irabazi du Ossaun, 19-14.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi diote Floirac-eri, 23-11.

Gizonetan, erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Limoges-en kontra, 28-31.

Hamabortz urtez petikoek irabazi dute multxoko azken partida Lescar-en kontra, 33-17.

Lehen tokian sailkatzen dira, eta kalifikatuak dira departamenduko xapelgoarentzat finalerdientzat.

Talde...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a

Aberri Eguna

Joan den igandean, Aberri Eguna Baxe Nafarroako hiri nagusian ospatu da, ehunka pertsona Euskal Herritik etorriak ziren. Eguerdi aldean manifestazioa iragan da, merkatu estalgian bururatu da hitzaldiarekin. Besteak beste errana izan da: "Azken bi urteetan bezala, aurten ere Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak bat eginik elkarrekin antolatu dugu Aberri Eguna. Elkarrekin diogu, mugimendu abertzalean indarrak batu behar ditugula eta norabide berean lan egin gure proiektu abertzalea lau...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016