Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Film emanaldia - Henry Fischer-ek utzi gaitu - Gaztelu Aretoko hitzorduak

Film emanaldia

Urriaren 17an (20:30), “Karmele” filmaren aitzin-estreinaldia izanen da Les variétés zineman. Huna euskarazko film hunen sinopsia: 1937ko gerlarengatik etxetik kanporatuak izan ondoan, Karmele eta haren familiak ihes egiten dute, Ipar Euskal Herrira lehenik eta Parisera gero. Ihesaldian, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza eta musika ikusgarrien bidez gerlaren kontra borrokatzeko. Bainan, Txominen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Euskarazko antzerki eta dantza ikastaroa

Urriaren 20tik 24ra (9:30-12:30), euskarazko antzerki eta dantza ikastaroa berriz ere itzuliko da Ametza ikastolan. 8 urtetik gorakoei zuzendua, ikastaroak 90 euro kostako du, bi haurrendako 135 euro. Izena emateko: euskarazbizihiriburun@gmail.com.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Eskubaloia

Eskubaloia

Gizonetan, Excellence régional mailan, bigarren taldeak galdu du Atharratzen, 17-29.

Pre-erregional mailan, hirugarren taldeak galdu du Lescar-en, 23-24.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Pessac-en, 29-30.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Tyrossen, 42-33.

Bigarren taldeak galdu du Denguin-en kontra 22-25.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Tyrossen,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Urria mahainean

Hirugarren urtez jarraian, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak funtsezko hitzordua proposatzen du departamenduko liburutegietan. Zaporearen Hilabetea zena "Urria, mahaian" bilakatu da aurten, eta gaia da: "elikadura osasun determinatzaile gisa".

Departamenduko Laborantxa Misioak parte hartzen du liburutegiekin elkarlanean, trukaketa aldi batzuk proposatzen ditu elikadurari eta osasunari buruzko hizlari eta parte hartzaile adituekin.

Itsasun, hitzordua da urriaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Herriko bestak - Arberoan zehar

Herriko bestak

Ostiral arratsez, Artetxeko aitzinean iragan zen lekuko ekoizleen merkatutik landa, jendalde pollita bildu zen herriko gelan, Kalume txarangak alaitu zuen gaualdi goxoan.

Larunbata egun arrakastatsuena izan da aurten ere, goizeko askari bazkariarekin, arratseko zikiroa (250 afaltiar) eta kontzertu dantzaldiekin.

Larunbat arratsaldez Artetxean, antzerkilari gazteak salaren bete ikus entzuleren aitzinean arizan ziren, loriagarriki, euskara...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Beti Gazte - Numerikoaren tailerra - Pilota esku-huska trinketean - Errugbia

Beti Gazte

Elkarteak egin du aurtengo azken elgarretaratzea urriaren 10ean ortziralez, “Ur Hegian” jatetxean eguerditan. Jeannot lehendakariak bere bulegoarekin, eskerrak eman eta ongietorria egin die 70 kideeri, bisai berri batzu baziren eta bulegoa izigarri kontent zen. Pentsatzen da heldu den apirilaren 11n biltzar nagusian hor izanen direla eta zertako ez bertze batzu. Jatetxeak beti bezala bazkari ederra prestatua zuen eta ongi zerbitzatua, dena umore onean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016