Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Apirilaren 27an igandearekin (16:00), Una Fiara Nova eta Menditarrak korsikar eta euskal taldeek kontzertua eskainiko dute Saint Fructueux elizan. Sartzeak 10 euro kostako du. Ongi etorri deneri!
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Apirilaren 20an igandearekin (11:00), "Loratzen" ikusgarria ikusten ahalko da Biltokin. Bat egin eta Alabena konpainien arteko elkarlana da. Huna sinopsia: "Lore baratzezaina da eta bere lanean eta ohiko mekanismoetan buru belarri murgildua da. Dena kontrolpean du, hori da, behintzat, berak uste duena. Poliki, poliki, Lorek zerbait hautematen du urrunera eta beregandik hurbilago gero. Horrek bere lanean eta bizitzan traba sortzen dio".
Loratzen, xantier apaindura batean iragaiten den...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Ez da gauza arraroa gure ibarrean Baionako xingar ferian gaintiar batek lehen saria erdiestea.Alabainan, alde hortarik ongi zerbitzatuak izanak gira Aldudeko Marcel Hualderi esker.Aurten, urepeldar batek du leku hori segurtatu, gainerat emazte bat, Amélie Etchepare Baxtandarrainekoa.Jadanik bi aldiz agerpenaren lehen saria eskuratua zuen eta aurten, bere 14,3 kiloko xingarrarekin 24 hilabetez idorturik, lehen sari nagusia erdietsi du. Antxeran ezarria izan da eta Baionan den Julien Bailly...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Peña Donazaharre 1996an sortu zen, heldu den urtean 30 urte beteko ditu. Karia horretara, herritarrak "Kontrapas" ikusgarria prestatzen hasi dira. Gillom Irigoyen-ek du trama idatzia, Thierry Biscarik kantua kudeatuko du, Patricia eta Patrik Larraldek dantza eta David Ondarsek taula-zuzendaritza.
Proiektuaren presentatzeko eta herritarrek parte hartzeko, apirilaren 18an (20:00), Mizpira gelan, gomita zabaldua da. Ezin duenak egun horretan parte hartu,
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Kontzertuak
Apirilaren 19an, Eric Dicharryk bere azken liburuak izenpetukoditu (18:00) Surfaren etxean, Euskaldunen kostan. Ondotik (19:00) Frédéric Desmesurek kontzertua eskainiko dueta "Deus"biniloaren izenpetzea eginen da (20:00). Urririk izanen da.
Maider Cigarroa
Apirilaren 25ean (20:30), Maider Cigarroak kontzertua emanen du Le Coliséen. "Biran den lasaia"disko berriaren aurkezpen kontzertua izanen da. Sartzeak 18...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Zirko kabareta
Udaberria heltzen da! Eta egun ederren itzultzea ospatzeko, Ziliportaka elkarteak antolatu zuen Zirko kabareta berria, larunbat hontan herriko ezkerparetan, ederki apaindua horregatik.
Aldi hontan, hitzordua emana zen 19:00tan artista amateur eta profesionalen emanaldiaz gozatzeko. Arlo desberdinak izan ziren ikusgai: eskuketa, pailazoak, akrobaziak, trapezioa, diaboloa, baita musika ere bai. Jateko eta edateko pausaldi ttipia eta gero, suzko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016