Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a

“Lasai” pilota lehiaketa

Aitzineko asteburuan jokatu dira “Lasai” lehiaketaren maila desberdinetako bost finalak, biga ostiral arratsean eta hiru larunbat goizean. Hauen ondotik, aperitifa eskainia izan da plazan berean eta jendea Txistularin bildu da bazkarirako.

Ez gira hemen izenen aipatzen ariko. Baina merexi du erraitea lehiaketa honek emaiten diola herritarreri elkartzeko eta ausatzeko parada zonbait astez. Eta hori bera eskertzekoa da!

Segi aitzina!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a

Baigura ikastolak 15 urte

Baigura ikastolaren lehen sartzea 2010ean iragan zen, Gerezietako lehengo eskolan 12 haur eskolan hasi ziren. Ikastola berria 2021ean muntatua izan zen herriko plaza inguruetan, eskola publikoaren ondoan. Gaur egun 61 haur eskolan ibilki dira, 38 familia direla. 15 urtez ikastola garatu da, haur kopurua emendatu eta proiektu anitz eramanak izan baitira. Bide luze emankor horren ospatzeko urriaren 18an egun osoan animazio desberdinak proposatuak izanen dira. Goizean (10:30), trinketean Euskal...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a

Erretretatuen ateraldia - Ikusi Mikusi - Herriko Etxeko mezua - Numerikoaren tailerra - Pilota esku-huska trinketean - Errugbia

Erretretatuen ateraldia

Urriaren lehenean asteazkenez iragan da, 52 pertsona goizean abiatu dira igerilekuko aparkalekutik. Andoain herrian gosaldu dute eta jaun Perurenak errezibitu ditu bere museoa erakusteko esplikazioneekin, aski ongi gainera, badira gauza ederrak, zinez balio du bisitatzea. Ondotik Leitzako ostatu batean bazkaria, eta iluntzean Sarako herriko ostatuan azken tragoa. Dena ongi pasatu da, denek herriko kontseilua eskertu dute eta galdegin bertze...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a

Franck Thilliez - Ganer hustea igandean - Selauru hustea larunbatean - Bi antzerki asteburuan - Karpa arrantza lehiaketa, asteburuan - Buruileko sortze eta heriotzeak - Herriko bozeri begira - Hats Berriren prentsaurrekoa - Herriko kontseiluan

Franck Thilliez

Franck Thilliez idazleak agerraldi interesgarria egin zuen Larreko kulturgunean. Liburu zenbait izenpetu zituen.

Ganer hustea igandean

Urriaren 12an, Kattalin Elizalde Ikastegiak antolatzen du, kolegioaren aterpean selauru hustea. Deneri zabaldua, saltzaileek izena eman behar dute beren lekua atxikitzeko (15€), deitu lehenbailehen: 06-77-83-35-41era.Betiko janari eta edariak lekuan bertan. Karia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a

Estreina eguna - Kontzertu - Parropia

Estreina eguna

Joan den ebiakoitzean, Anglesainia estreinatua izan da. Gaur egun, toki hortan Baigorri Ibarreko mendi batzordeko bulegoak eta bi bizitoki kokatzen dira. Estreinaren karietara, Xole Aire auzapezak bere mintzaldian bi begi kliska fin bota ditu: lehena, Josephine etxekandere zenari, hari esker etxe horrek herrian zeukan toki berezia oroitaraziz eta 2. Xalbador zenari, toki hortan, 16 urtetan bere lehen bertsua bota baitzuen.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a

Urruñako auzapeza Paueko auzitegian - Beñat Elizondo - “Sorgina, banaiz” filma - Egun Arrosa - Emazteen Etxeak urtebete - Erromes Eguna Loiolan - Euskal kantu ikastaldia - Udazkeneko haur eta gazte egonaldiak

Urruñako auzapeza Paueko auzitegian

Irailaren 22an, astelehenez, Urruñako Herriko Etxean Palestinako bandera ezarri zuten, elkartasuna adierazi nahian. Horren ondotik, eta prefetaren aginduz, irailaren 24an, epaileak Paueko Auzitegi Administratibora deitu zuen Filipe Aramendi Urruñako jaun auzapeza. Prefetaren arabera “erabaki politikoa da eta ez humanitarioa”. Aitzineko asteburuan ere, Mauleko auzapezari bandera kenarazi zion prefetak Barne...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016