Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Apirilaren 21ean (16:00), Gerardo Rifón eta Mariaren Bihotza abesbatzaren kontzertua izanen da elizan. Urririk izanen da 18 urtetik beherakoentzat, 14 eta 18 euroren artean aldiz besteentzat.
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Heriotze
Biga ukan ditugu denbora labur barne:
Jacky Portier: Kattuliko nagusi xaharra, 69 urte zituen. Biziki zerbitzu emana zen. Ihizia ere maite zuen.
Jean-Léon Biscar: 84 urte zituen. Bixarreneko nagusi xaharra Baigorriko xahar etxean zendu da. 3 seme-alaba zituen. Gizon langilea, osagarria galdua zuen.
Bi heriotze hauentzat elizkizunak egin dira herriko elizan. Doluminak eskaintzen dizkiegu bi heriotzetako...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Apirilaren 25ean (18:30), "Printzesak kontu kontari" Maider Galarzaren ipuin kontaketa saioa ikusteko parada izanen da Bordagaineko dorrean. 5 urte gorako haurrei zuzendua, euskaraz izanen da. Izen emateak: 05-59-26-28-99.
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Euskara ikastaldia
Apirilaren 21etik 25era, AEKk euskara ikastaldia proposatzen du Baionan eta Donibane Garazin (9:00-13:00/14:00-17:00). Maila guziei zuzendua da eta 175 euro kostako du 35 oreneko ikastaldiak. Izen emateak eta xehetasunak: 06-03-20-50-10 edoikastaldi@aek.eus.
Hitzaldia
Apirilaren 24an (18:00), "Txomin Peillen antologia"...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Palantxa
Iparraldeko pilota batzordearen xapelgoan, pilota betean, Elaia Bidart-Lore Acheritogaray gure neskek ttarroen mailan, final-laurdenetan irabazi dute, 40-19, Urruñarrak-en parean. Orain finalerdietan, Elaia eta Lore Goizeko Izarraren kontra ariko dira.
Esku-huska
Buruz-burukako txapelketan, lehen mailan Julien Etchegarayk guziz xapelgo ederra darama. Euskal Herrikoan, final-laurdenetan 37-40 galdu du Nicolas Dufauren...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Mus
Euskal Herriko mus txapelketa iragan da Araba probintzian, Gasteiz ondoan, Zigoitian. 126 pare sailkatuak izan dira 16. final nazionalarendako. Horietan baginituen lasarrak. Batzu kanpoan eta besteak abantxu txapeldun. Agur eta goresmenak zueri, ez baita gaizki horraino heltzea!
Xuxentze
Segur ohartu zireztela huts ttipi bat lerratu dela Jeanine Etchemendyren heriotzaren berrietan, François Régis ginuen apeza, meza emaile....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016