Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Xalbador kolegioaren 40 urteen kari, apirilaren 19an larunbatez (12:00), bazkari herrikoia eginen da Xalbador kolegioan. Menuan pintxo hotz eta beroak, bildotxa txilindron, gasna, sagar tarta, kafea, ttotta, arnoa eta sagarnoa 25 eurotan. Haurrentzat xingarra, fritak, sagar tarta eta edari bat 10 eurotan. 40 urteetako argazki erakusketa eta bideoa izanen da.
Trikitilariak, Arberoako txaranga, Belatza, Basapiztiak eta Kaxkatu taldeek animazioa segurtatuko dute. Erreserbak...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Duela bi aste, martxoaren 27an pausatu da Yaramendiko Henriette Lagourgue 66 urtetan. Orain bazuen sei urte ez baian borrokatzen zela barkatzen ez duen gaitz baten kontra.
40 urte pasatuak zituen Baionako ospitalean sekretario gisa.
Azken agur beroa egina izan zaio, familiarentzat bihotz altxagarri izan ditakena. Donoztiriko eliza bete betea zen, anitz jende kanpoan gelditu direlarik elizaren barnean ezin sartuz.
J. Pierre bere senarrari,Julien, Romain eta Guillaume bere...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
2022ko idorteak ur baliabidea zaintzeko beharra agerian ezarri zuen, baliabide urria eta gero eta garestiagoa delarik. 2024an, 100 m3-ko ontzi bat lurperatua izan zen hiriko zentro teknikoaren heinean. Badu hilabete bat martxan dela, zentroko teilatuaren urak biltzen ditu hiriko bi karrika garbigailuak hornitzeko. Horrez gain, euri-urak erabil daitezke hiriko ibilgailuak garbitzeko, berdeguneak ureztatzeko eta belarra kentzeko makina ur beroz hornitzeko ere.
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Apirilaren 15ean (14:30), Beñat Zintzo-Garmendiaren mintzaldia izanen da "Euskal trilogia: etxea, eliza eta jarlekua" gaiaren inguruan. Frantsesez izanen da eta 5 euro kostako du UTL-ko kide ez direnentzat. Hitzordua Ducontenian emana da. Xehetasunentzat: contact@utl-luz.fr.
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Apirilaren 13an (17:00), "Metalaren Ahoa" antzerkia ikusteko parada izanen da Mendi Zolan kulturgunean. Huna sinopsia: "Etorkizun hurbil batean, bi jainkosa numerikoaren jainkosaren tituluarentzat lehian dira. Aho, metalaren jainkosa, eta Ortzi, elektrizitatearen jainkosa, dira lehiakideak. Arbitroa? Josiane da, smartphone konpontzailea, liskar irringarri bezain sutsu hartan gogoz kontra eramana dena. Konpainiek, numerikoak uzten duen aztarna ekologikoa uztartzen dituzte, metalez,...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Heriotze
Berrikitan bi heriotze ukan ditugu herrian. Lehena Jean Tanneaurena 87 urtetan. Aurpegi zinez ezaguna herrian. Departamenduko gerlari ohien zuzendaritzan egonik, Uztaritze inguruko gerlari ohien elkartearen lehendakaria zen aspaldidanik, maiatzaren 8ko, azaroaren 11ko eta beste edozoin oroitzapen egun hainbat ederki kudeatzen zituela. Azken hilabete hauetan barkatzen ez duen eritasun batekin sufritzen zuen, azkenean gaina hartu diona. Martxoaren 20an zendu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016