Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a

Ezkontza - Apezetxea

Ezkontza

Joan den ebiakoitzean, Pokoineko Mickaël Hualdek hartu du bizilagun Cécile Ernautene uztariztarra nahiz erroak Urepelen dituen. Gazte hauek Urepele Inhabian bizi dira Aldude Pokoineko etxaldearen segida segurtatuz.Goresmenak bikote gazteari!

Apezetxea

Apezetxean hiru bizileku berri eginak izan dira. Hiruak beren etxetiarrekin daude. Gain huntako erizainek ere beren kontsultategia etxe huntan finkatua dute baita ere...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a

Dolu

Nahorlako Jean Hirigoienek, 82 urtetan mundu hau utzi du. Maitatu dutenen doluminari juntatzen gira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a

Sortze

Buruilaren 24an, Martta Maddi Teixa Erguy sortu da Baionako ospitalean.Etxarreneko Aña eta Ibanen alaba da eta Ellanderen arreba.

Ongi etorri zuri Martta!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a

Herriko kontseilua ortziralean bilduko - Hirugarren adinekoen ateraldia - Xalbat Duhalde eta Julen Mariluz pilotariak, Argentinan buruz-buruka txapeldun

Herriko kontseilua ortziralean bilduko

Herriko kontseilua, ortzirale arrastirian bildu beharra da (19:00). Huna aipatuak izanen diren gaiak zein diren: aurrekontu nagusiaren aldatze deliberoak, “Burgada B 1418” lur zatiaren erosketa - Euskal Herriko EPFLrekin hitzarmena, Carricaburu/Guillemin bikotearekin lur trukaketa, Antoneneko bide parte baten zuzen jartzea (Martinon familiari buruzkoa da), Asurantza kontratuen berritzea, 2025eko diru laguntzaren onartzea...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a

Baxe Nafarroako erakustokiaren estreinaldia Bideaken - Joko-garbi lehiaketaren amaiera Donapaleun - Charles Massondo ez da zerrendaburu izanen Donapaleun

Baxe Nafarroako erakustokiaren estreinaldia Bideaken

Agorrilaren 25ean bazen mugimendu Donapaleun, frantziskotarren komentu zaharrean, orain Bideak izendatzen dena. 100 bat lagun hurbildu dira Baxe Nafarroako erakustokiaren estreinaldira.

Erakustoki hori Donapaleuko herri barnean kokatua zen orain arte. Clément Urrutibehetik sortu zuen 1986an eta geroztik museoko lagunen elkarteak kudeatzen zuen. Elkarteak erakustokiaren kudeaketa segitzeko zailtasunak ukanez,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a

Glisseguna

Irailaren 27an Angelun iragaitekoa da eta biharamunean, 28an Miarritzen.

Lehen egunean, surfaren eta skatearen inguruko animazioak euskaraz antolatuko dira. Hitzordua Angeluko Kortsarioen hondartzan emana da. Bigarren egunean berriz, skate, ikaspenak, erakustaldiak, puzgarriak, skimboard eta taloak izanen dira egunean zehar. Hitzordua Miarritzeko skateparkean emana da. Ongi etorri deneri!

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016