Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Bestak
Astelehen goizean luzeko partidan Kapito Harrik irabazi du 10-04 Hendaiaren kontra. Arratsaldean Zazpiak bat taldeak eman ditu dantza ederrak. Astearte goizeko luzeko partidan Senpere 5 eta Noizbait 4. Arratsaldean artzain xakur lehiaketan izan da jende baita ere arratsaldeko joko garbi komiteen finala, Praj, Gallarrage eta Jaureguiberrik irabazi dute 40-37 Carricaburu,Telletxea eta Petrissans-en kontra....
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Ibarrungo bestak
Ibarrun behereko igelak eta Ibarrun gaineko ahuntzak uztartuko dira beren patroia San Mikel ospatzeko irailaren 26tik 29ra, betiko programa bikainarekin. Larri-larri, ostiral 26an, 7,5km-ko lasterkaldia (18:30), mus txapelketa, edari eta taloak lagun (19:00). Larunbat 17an, goiz guzian pala txapelketako finalak (10:00-13:00), txerri ttikiaren jastaketa, Kiki Bordatxok animaturik (14:00), Oihukanta (18:00), Los Piquillos txaranga (20:00), Sukena (22:30)...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Kontzertuak elizan
Hilaren 26an, ostiralarekin, Bost Axola emazteen abesbatzaren eta Tximi Txama haur abesbatzaren kontzertuak izanen dira herriko Jondoni Bixintxo elizan (20:30). Sarrera urririk. Horien ondotik, tonbola eginen da eta bilduko den dirua haurren minbiziaren aurkako borroka sostengatzeko izanen da.
Hiru emazte kantariren omenez
Hilaren 26an, ostiralarekin (19:00),...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Parropiako berri
Parropiako bolondresen eguna iraganen da igande huntan, mezarekin hasiko dena (9:00) Larresoroko elizan. Ondotik biltzar bat egina izanen da ondoko poli-jarduera gelan, kafea hartzeko, elgar hobeki ezagutzeko, zerk duen ongi funtzionatzen eta zer den hobetzeko. Biltzar bukaeran etorria izanen da aperitifaren tenorea eta parropiak eskaini bazkariarena, tokian berean eta umore onean. Mus partida zonbait ere berdin ondotik.
Parropiatik jakiten da...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Gurutze Gorriko bestak
Urriaren 4an larunbatez iraganen dira Gurutze Gorriko bestak. Programan: animazioak, musika eta apairu goxoa Chez Mattin jatetxeak eta Kaskarotenea Ikastolak apailaturik. Helduendako menua (25€) Chez Mattin jatetxeak apailaturik. Haurrendako menua (8€) Kaskarotenea Ikastolak apailaturik. Erreserbak oraindanik idekiak dira zuzenki Chez Mattin jatetxera deituz asteartetik larunbatera, (8:30-15:30/18:00-00). Ordainketa erreserbatzean eginen da....
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Sortze
Noah Roux sortu da Leana Garpopolo eta Anthony Roux andere jaunen familian. Arrontaenean bizi dira. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.
Odol emaitea astelehenean eta asteartean
Odol bitze zentroak odol eskasean daude. Gure odolaren emaiteko egin dezagun indar. Hemen posible izanen da,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016