Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

Ur erreka garbitze

Martxoaren 1a goizekoa dugu hau. Herriko Etxeak eskaini kafea harturik hamabost bat herritar lotu ziren lanari. Lehenik Haltzerrekaren aldi izan zen, Donamartiriko mugan den Mendilahatsuko zubitik Sokobiako Eiheraraino, hots Arberoa errekaraino.

Arberoa erreka handia Donamartiri aldetik, Izturitze eta Otsozelaiko harpeak sabelean dauzkan mendixkaren azpian sartzen baita Izturitzen jalgitzeko, gune hortarik Satharitzeko zubiraino dute garbitu oraikoan.

Zuhaitzondo, erro eta holako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

Eiherak: mintzaldi bikaina - Ostiralean kantaldia elizan

Eiherak: mintzaldi bikaina

Jean-Claude Mailharin amenduztarrak mintzaldi biziki interesgarria eskaini dauku joan den ostiralean. Eiherak mendeetan barna izigarri inportantak izan direla gure herrietako bizian dauku erran. Eta, umore pixka batekin, "eiherarik gabe internetik ez" zela izanen du deplauki deklaratu, eiheren funtzionamendurako teknikak izan baitira nunbait internet sarea eraikitzeko modeloak. Hizlariaren kondu uzten dugun...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

Eskubaloia

Eskubaloia

Nesketan, nazional 3 mailan Kanbo/Irisarrik galdu du Saint Loubes-en, 27-29.

Bigarren taldeak irabazi dio Denguin-i, 32-20.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek galdu dute Floirac-en, 23-25.

Gizonetan, pre-nazional mailan bigarren taldeak berdinketa egin du Asson-en, 24-24.

Heldu den larunbateko partidak

Gizonetan, nazional 2 mailan lehen taldea ariko dira L'Union-en (19:00).

Pre-nazional...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

Dolu

Azken egoitzara lagundu dugu Jeanne Harizpe Lopetegiko etxekanderea 78. urtean; emazte erne langilea, ama eta amama ona, huts izigarria uzten du Jeannek.

Atxikimenduz gaude haren familiarekin.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

"Lautan hiru" antzerki gaualdia - Koru kontzertua - Baionan udaberria Kantuz - Mintzalagun topaketa - Idi gizenen tradizioa - Antzerkia - Hitzaldiak

"Lautan hiru" antzerki gaualdia

Martxoaren 21ean ostiralarekin, antzerki gaualdia iraganen da Biltxokon. Lehenik (19:00) "Beren izenez" antzerkia emanen dute Jaione Urtasun eta Xabier Flamariquek. Ondotik (20:00), "Dolu" antzerkiaren aldi izanen da Peio Larre, Anje Duhalde, Armand Jaunarena, Mixel Sarratia eta Pantzo Hirigaraiekin. Sarrera dohainik izanen da.

Koru kontzertua

Martxoaren 21ean (20:00), Ezin Aseak eta Medikoak koru...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

Uztariztar berrieri ongietorria - Aurrekontu parte hartzailea - Kontzertu - Mintzaldi - Arte martzial berezi batez - Erakusketa

Uztariztar berrieri ongietorria

Joan den ortzirale arratsaldean Lapurdin Herriko Etxeak ongietorria egin die herrira bizitzerat etorri berrieri, 25 lagun bildu direla hautetsi gehienekin. Auzapezak xeheki aurkeztu du herria. Erdi Arotik haste XX.menderaino Uztaritze izan dela Lapurdiko hiri nagusia Lapurtarren biltzarrak egiten zirela orain hetsia (agian ez betiko) den Gazteluan. Lehengo eraikuntzetan segituz aipatu du Lota jauregia, obra beharretan dena, euskal...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016