Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Euskaraldia prestatzeko bilkura
Amikuzen, Euskaraldia antolatzeko lantalde bat sortu berri da Zabaliken inguruan. Euskaraldia, Korrika bezala, Euskal Herri osoko gertakaria da euskararen garapenaren alde. Euskaraldiak galdegiten dauku gure heinean, 11 egunez baliatzea gure hizkuntza gure artean. Aurten maiatzaren 15etik 25era iraganen da.
Amikuzeko lantaldea programa baten antolatzen hasia da. Joan den astean, dei zabala egin du lekuko elkarteei ekitaldi horretan parte hartzeko:...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Dolu
Nehor beha ez zegoelarik hedatu da berria, Panpi Goyeneche Hegikoaren hil mezua. 70 urtetan utzi du mundu hau supituki, utzi ere espos lagun, haur etxe, adixkide eta hainbeste ezagun, oro daldara batean ezarririk, holakoa baitzen Panpi, gizon lagunkina ofizioz tindatzailea, haren erretreta epea laburra izan da.
Ez gira harritu gure eliza bete-betea ikustea ehortz egunean, otoitz eta kantuetan parte hartuz familiaren sustengatzera jinak.
Egin dituen...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Ibardingo txirrindulari igoera
Apirilaren 6an igandearekin (8:00) txirrindularien krono eskalada izanen da Ibardingo lepoan. Osora 10km eta 445 metro. Aisialdia: 5 euro, kronoa: 14 euro. Izen-emateak: pb-organisation.com.
Iparra-Hegoaren aste bukaera
Aurten, Iparra-Hegoaren aste nagusia hilaren 24tik 30era ospatzen ari dira. Aste bukaera honetan, biziki egitarau aberatsa eskaintzen dute Seguran. Hilaren 28an ostiralarekin,...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Dantza tailerra
Martxoaren 29an (9:30-11:00), 12 urtetik goragoko haurrendako ihauteria lantzeko dantza tailerra antolatuko da Donibane Gym gunean. Urririk izanen da baina tokiak mugatuak izanez, izenak 06-46-08-41-05 zenbakira eman behar dira.
Garbiketa
Udaberriko garbiketa ekintzak hogei bat lagun mobilizatu ditu. Hondakin anitz bilduak izan dira Marinela eta Zubiburu artean, besteak beste hiriko zerbitzu teknikoak nekez hel...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Kayak txapelketa
Bi egunez iraganen da kayakaren inguruko elkarretaratze hau, Ur Tipula elkarteak antolaturik.
Nazio arteko lehiaketa da. Huna egitaraua: martxoaren 29an larunbatez (11:00-17:00): kayak-krono junior/senior/beterano. Bazkariaren ondotik kontzertua izanen da Glourious Basterds (rock n'roll from Angelun) taldearekin.
Martxoaren 30ean: gosaria eta gero kayak jaitsiera.
Bertso bazkaria
Martxoaren 30ean...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
- (18:00-19:30) hilabeteko merkatu handia lekuko ekoizleekin.
- (20:00) labur bira euskarazko film laburren XXII. zirkuituaren emanaldia, 8 laburmetraia gai desberdinezeginak erakutsiko dira.
- Gau hortan ere, Arberoa ikastolako burasoek aurtengo Herri Urrats-eko jantziak salduko dituzte.
Elgarretaratze hori goxoki iragan dadin ostatu eta pintxo izanen da nahi duten guzientzat.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016