Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a

Dantzari Ttiki

Aurten, Lagunekin taldeko dantzari gazteak Bidartera joan ziren Dantzari Ttiki eguna ospatzeko, Iparraldeko beste dantza eskola guziekin. Han, berriz aurkitu zituzten Lekorneko eta Irisarriko taldeak, zeinekin lagun anitz dituzten, usu elkar dantza ikastaldiak egiten dituztelako.

Dantzari Ttikin, urtean zehar landu dituzten dantzak partekatu zituzten besteekin, laguntasun berriak sortu zituzten dantza sarean, eta dendariek egin arropa berriak jantzi zituzten! Anitzen arabera ederrak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a

Elkanori buruzko erakusketa - Naturaren Besta - Landare trukaketa - Adixkideak elkartearen erakusketa - Gure Eskuren ekimena Larrunen - Dokumentala - Kalimutxo Gaua - Zortziko ikastaroa - Euskaraokea

Elkanori buruzko erakusketa

Duela 500 urte, 1519-1522 urteetan, gipuzkoar batek, Joan Sebastian Elkano itsasgizon getariarrak, lehen mundu-bira egin zuen. Horren kari, Euskal Itsasbazterrak elkarteak eta Elkano Fundazioak, Urruñako Herriko Etxearen laguntzaz, martxoaren 28tik maiatzaren 17ra erakusketa ezarri zuen Postan gelan, publikoari zabalik izan dena. Erakusketa bikaina zinez, beste zenbait herritan ere ikusgai ezartzeko modukoa!

Naturaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a

Kontzertua

Maiatzaren 24an (19:30), Donibane Lohizuneko Beltza Gorria koru mistoak kontzertua eskainiko du Notre Dame du Refugen. Euskaraz izanen da, parte hartze librearekin.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a

Euskaraldia - Koru kontzertua - Ondare totema berriak

Euskaraldia

Euskaraldia kari, maiatzaren 22an mintzapraktika tailerra iraganen da La Perle gelan (18:30). Euskara mintzatu nahi dutenei edota jokoak maite dituztenei zuzendua da.

Koru kontzertua

Maiatzaren 23an (20:30), Enara emazte koruak kontzertua emanen du elizan. Sartzea librea izanen da, bakoitzak nahi duena ematen ahalko du.

Ondare totema berriak

Herriak bere historia, nortasuna eta auzoak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a

Familien Eguna

Garazi-Baigorriko buraso, haur eta gazteriaren sareak, bere 8. ediziorako, animazio arratsaldea antolatzen du familientzat. Aurten, Arrosako trinketean iraganen da, maiatzaren 24an larunbatez (14:00). "Baigorri/Garazi Burasotasun Sarea"-k zituen topaketa horiek bultzatu lurraldeko partaide desberdinen ezagutza eta elkarlana sortzeko. Familientzat, denbora goxo baten pasatzeko aukera da, haien haurrekin eta beste jendeekin trukatzeko. Egitarau aberatsa izanen da, familiei egokitua eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a

Euskaraldia - Hitzaldia - Kontzertua

Euskaraldia

Euskaraldia kari, maiatzaren 22an "Frankenstein agurgarria"disko-liburuaren aurkezpena eginen du Ana Galarragak, Gaztetxean (19:00).

Hitzaldia

Maiatzaren 23an (19:00), Azokaroaren karietara, Mikel Epalzak bere "Gizatasun arrantzale" liburuaren aurkezpena eginen du Biltokin.

Kontzertua

Maiatzaren 31n, Karma eta Panda Valium taldeek kontzertua eskainiko dute Xoko Ona ostatuan,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016