Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Zorionak Fabrice Laplace, Ainarak-eko (Hiriburuko Ainhara korrika saileko) kideari.
Korrikalariak irailaren 29an ospatu zen UTMB mitikoan (Ultra-Trail du Mont-Blanc) parte hartu zuen.
Lehen gauaren baldintza klimatiko zailak gorabehera, bere kuraiak eta tinkotasunak Chamonix-eko helmuga zeharkarazi zioten 45 ordu eta 8 minututan, 174km eta 10.000 metro desnibel positibo gainditurik. Bere kategoriako 137. postuan sailkatu zen.
Klub osoak baita hiriburutar guziek ere bere...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek berdinketa egin dute Castanet/Ramonville taldearen kontra, 24-24.
Excellence régionale mailan, bigarren taldeak galdu du Barzun-en, 19-34.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik berdinketa egin du Villenavekin, 27-27.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Lescar-en, 36-27.
Heldu den aste hondarreko partidak
Gizonetan,...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Bestak hurbiltzearekin herriko gazteek jakinarazten digute ohiko etxe inguruen egiten ibiliko direla.Irailaren 14an abiaturik 20 eta 27ko asteburuetan segituko dute.
Ongietorriarekin batera, besten antolatzeko beharrezkoa zaien eskaintzaren beha daude beti bezala. Urriko lehen asteburuan iraganen diren pesten egitaraua hemen ere kausituko duzue ondoko egunetan.Anartean jakin ezazue aurten berriz antzerkien mentura dugula Artetxean, herriko haur eta gazteek emanik.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Urte guziz bezala hor ditugu gure bestak: buruilaren 19tik 23rat iraganen direnak. Huna zer antolatu daukuten gure gazteek:
Ostirala 19a: afari herrikoia. Jateko: amuarrain ttipiak, behi kixerrak lursagarrekin, gasna, deserta, kafea bere ondokoarekin. Begi Beltz taldeak alaituko du.
Ibiakoitza 20a: arratsaldean Donibane Garaziko kartierretan dantzan. Arratsean aingira jatea Etxoinia ostatuan eta Lasaiki herriko gelan Chouffe gaua.
Igandea 21a: huts egin behar ez dena...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Pollikiren biltzar nagusia
Irailaren 19an (19:30) Polliki dantza taldeak bere biltzar nagusia eginen du, Urxuria gelan. Aurten dantza kurtsoentzat aldaketa batzuk izanen dira, biltzarrean aipatuak izanen direnak. Ondotik izenak hartuak izanen dira.
Fanfare bateriaren kontzertua
Irailaren 20an (20:30) Harri Xuri gelan, Makeako Ganixtarrak eta Behauzeko Eskuz-Esku klikek kontzertua antolatzen dute. Txartelak Helloassoren bidez...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Maika Etxekopar antzerkilariak, euskarazko antzerki kurtsoak proposatüko dütü setemerik aitzina 7 eta 15 urte arteko haurrei.
Izena emaiten ahal düzüe 06-86-72-90-87 zenbakialat deitzez ala mail baten igortez bonbonbeltz@gmail.com.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016