Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Pilota partida - Hitzaldia - Koru kontzertua - Euskal Museoan - Baionan Kantuz - Urriaren 9ko mobilizazioa

Pilota partida

Urriaren 16an, pilota partida antolatzen du Human'Isa elkarteak. Aetz Etxart Sarasola eta Mattin Durruty ariko dira lehen partean (18:30), Larralde eta Ospital bigarrenean (19:30). Moderne trinketean emana da hitzordua, sartzeak 10 euro kostako du. Jan eta edateko manera izanen dira.

Human'Isa ISA-BTP-ko elkarte humanitarioa da eta bere helburua auto finantzazioan proiektu bat eramaitea da. Lortzen den diruari esker eskola bat eraikiko da behartua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Gure Eguna - Tanka gelaren hitzordua

Gure Eguna

Urriaren 18an, "Gure Eguna"-k euskara eta euskal kultura ekarriko ditu Donibane Lohizuneko erdigunera, Foch plazara zehazki. Antolatzaileek egitarau oparoa prestatu dute, adin guzientzako aukeraz josia. Donibaneko Ikastolako haurren kantaldiarekin abiatuko da eguna eguerdi aldera, eta ostatua zein jateko aukera egonen da Ikastolaren aldeko txosnan. Arratsaldean animazioak, eta Begiraleak dantza taldearen ikusgarria eta mutxikoak egonen dira.

Eta gaua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Zirko ikastaldia euskaraz


Donazaharren euskaraz-ek antolaturik, urriaren 21etik 24ra zirko ikastaldiak iraganen dira Mizpira gelan. Bi taldetan banatuak izanen dira: 4-6 urtekoak (14:00-15:00) lau egunak 35 eurotan eta 7-12 urtekoak (15:15-17:15) lau egunak 50 eurotan. Izena emateko: 06-81-47-96-40 edo donazaharren.euskaraz@gmail.com.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Dolu

Joan den astean jakin da Alexandre Aguerre 55 urtetan hil dela. 30 urte hauetan Lapurdi Irratia kudeatzen zuen, lan handia eramanez. Besteak beste musikaria ere zen, Kanta Jaunari taldea kudeatzen zuen. Ehorzketak joan den astelehenean iragan dira.

Doluminak familiari eta bereziki bere amari.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Herriko ahotsak dantzan

Urriaren 18an (18:00), herriko ahotsak dantzan ekitaldia iraganen da. Programan Getariataldearen ikusgarria,Zarena Zarelakotaldearen“Har'Eman”eta“Herrikoa”ikusgarriak, musika animazioak Karozetak Kantuz eta Dizkobolo taldeekin. Hitzordua pilota plazan emana da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a

Ezkontza - Dolu

Ezkontza

Ibiakoitz huntan esposatu zauku Daniel Barneche Elixagaraikoa, Henault Justine andere gaztearekin, Heletan bizi eta saltegian lan egiten duenarekin. Jaun esposaren etxean dute beren segida, zorion betean pasa dezatela bizia.

Dolu

Zonbait egun lehenago ukan ditugu Laurent Salla Lakoteikoa, Lekuinen bizi zenaren ehorzketak. Uste gabe kasik utzi du mundu hau 80 urtetan. Gizon ixil eta zerbitzu egile baten oroitzapena uzten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016