Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Anglesainea
Anglesainearen estreina urriaren 4an eginen da. Hitzaldi ofizialak eta eraikinaren bisitarekin hasiko da (11:00). Baigorri Ibarreko Mendi Batzordeko bulegoak hor kokatuak dira eta gainean bi bizitoki badira. Eguna segituko da aperitifarekin eta otordu atsegina ezkerparetan izanen da. Gomita eskuratu dutenek, bazkaldu nahi baldin badute, lehenbailehen erantzuna eman behar dute.
Euskara kurtsoak
Banka, Aldude eta Urepele...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Bixintxo Besten egitaraua
Aurtengo Bixintxo Bestak irailaren 5etik 10era izanen dira. Ikus dezagun egitaraua:
Irailaren 5ean, ostiralez: aperitifa kiroldegian (19:00), afaria kiroldegian Primaderan taldeak animaturik (21:00), prezioa: 25 euro.
Irailaren 6an, larunbatez: komitearen pala txapelketaren finala Zokoako kiroldegian (10:00).Arku jaurtiketa erakusgai pilota-plazan (14:00), besten idekitzea plazan (16:00), helduen lasterketa (16:30), haurren...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Biltzar publiko
Herriko Etxeak antolatzen du ortzegun huntan, 4an, biltzar publikoa Lapurdi gelan (19:00). Biltzarraren gaiak: Arruntza zentroaren berrantolaketa eta Musugorrikobordan bizitegien egitaraua. Uztariztar guzieri idekia.
Tailer berri
CCAS herriko ekintza sozialen zentroak antolatzen du “Pep's memoire” deitu tailer berria ASEPT Kanbo Arditeia erretira etxeko baliabide zentroarekin partzuergoan. Tailer horrek 10...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Aroztegiko Mixel Astabie eta sortzez Gamarte Iturraldekoa den Agnes Argain ezkondu zaizkigu. Hauei eta hauen familiari zoriona desiratzen diegu.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Ezkondu berri dira Bunuze Idiarteko Alizia Basagaiztegi eta Bertxakuko Paxkal Poydessus. Zorion agiantza beroenak bikote gazteari!
Agerreko Jeanne-Marie eta Julien Zarzabalek ospatu dute familia eta lagunekin ezkondu zirelako 50 urteak, elgarren arteko zorionean jarraiki dezatela luzaz.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Heriotze
Agorrilaren 11n joan zaigu Jean-Michel Durruty, minbiziak epe laburrez gaina harturik, 65 urtetan. Sortzez Etxepareko semea zen; Marie-Jo Lastiri kanboarrarekin ezkondurik “Gure Ametsa” beren etxea eraiki zuten. Alaba eta bi seme ukan dituzte Nathalie, Frederic eta David eta 8 haur ttipi. Ofizioz maiasturua zen bainan gazterik Kanboko Durruty enpresan sartu zen eta lan egin erretreta hartu arte. Ihiztari famatua zen, Goratik herriko batasunean luzaz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016