Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Xabi Lasa idazlea
Zabalik ellkarteak gomitaturik, Xabier Lasa Berriozarko idazlea Donapaleun izanen da hilabete hunen 20an, ibiakoitzez.Duela zenbait urte plazaratu duen“Ura ez baita beti gardena”liburua (Elkar) aurkeztuko du.
2023ko Irun hiria saria ukan du obra honekin eta suspensez bete trama polizial batean eramaiten gaitu Nafarroa hegoaldeko...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Irailaren 18an (15:00), Beñat Zintzo-Garmendiaren mintzaldia iraganen da “Euskal Herriaren historia Frantziako Iraultzatik gaur egun arte” gaiaren inguruan. Bideo proiekzio batez lagundua izanen da. Hitzordua Les Jardins d'Arcadie erresidentzian emana da. Frantsesez izanen da eta urririk.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Irailaren 19an (19:00), Roger Idiart, euskaltzale eta sortzailearen inguruko hitzaldia iraganen da, parte hartzaileak Jean Bordaxar, Jean-Fabien Lechardoy eta Kantiruki taldea izanen direla. Euskaltzaindiak antolaturik, aldibereko itzulpena segurtatua izanen da. Sartzea urririk.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Sartzea
Sartzea biziki ongi joan da gure herriko hiru ikastetxeetan. Denak kontent, haur kopuru emendaketa izan baita guzietan:
Bai Ikastolan, 60 haur dituzte aurten, heldu da jaz baino 7 gehiago.
Donostei kolegio pribatuan 82 ikasle, joan den urtean baino 10 gehiago.
Jean Pujo ikastegi publikoan 88 haur, jaz baino 4 gehiago.
Irulegiko arnoaren besta
Irailaren 14an iragaitekoa da (igandea)...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Irailaren 3an, duela 6 urte ilunpean egon den Baionako Atalante zinemaren ateak berriz ideki ditu Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak. Herritarrentzat espazio anitza bihurtzeko asmoz ideki bada ere, zinema zahar hunen etorkizuna ez da bermatua. Kolektiboko kideak gaur egun modu ilegalean okupatzen ari dira. Zinema zahar hunen paretetan, banderola bat zabaldua izan da: “Ongi etorri, Baionako gune berrira”. Mugimendu sozialista gisa, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistari...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Joan den hilabetean ukan ditugu bi heriotze aste bat barne. Lehena, Hualde Pierre, 72 urte egin beharrak zituen. Baigorriko xahar etxean zen, aspaldiko urtetan ezindua. Ttipittoineko semea zen. Bigarrena, Ansolabehere Marcel, 81. urtean zendu da. Goilkoineko semea zen, laborantzan eta artzaintzan ereman zuen bere bizia. Dolumin beroenak eskaintzen dizkiegu bi familietako ahaideei eta beren lagun guziei.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016