Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a

Etxe xahar bat berpiztu

Plazerekin ikusten dugu bikote gazte batek beretu eta berritu duela Bordaberria, Pagolako mugan den etxea eta aspalditik hutsik zegoena.

Larrondoko alaba den Argitxu Etcheberry eta Urdiñarbeko den Beñat Etchegoinberry ditugu doi bat herriaren salbagarri den obra horren egileak. Eta huna berri handiena, egoiliar bat gehiago badela etxean, zeren sortu baitzaie Unai deitu duten muttikoa.

Goresmen beroenak merezi dituzte buraso gazte horiek eta desiratzen diogu osagarri eta zorion...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a

Esnausuko erretaula - San Martin

Esnausuko erretaula

Azaroaren 9an (15:00), igandearekin, aurten osorik berritua izan den Esnausuko kaperako erretaulari ongietorria eginen zaio. Mano Curutcharryk esplikatuko ditu erretaula horren istorio eta joan-jinak.Aude Claret Akitaniako DRAC-etik jinen da hauen eginkizuna aurkeztera. Ondotik atsaskaria partekatuko da.

San Martin

Usaian bezala, azaroaren 11n, San Martin egunean, gerlari ohiak eta haiei juntatu nahi dutenak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a

Habiaren kontzertua - Euskarazko solasaldia

Habiaren kontzertua

Habia hirukoteak kontzertua emanen du ibiakoitz huntan, azaroaren 8an, Bideaken (19:00). Hiru ahots, hiru hari, arnas bakarra. Habiak, "Animalia" lanarekin musika sustraitsua eta ausarta eskaintzen du, euskal tradizioa eta sorkuntza garaikidea uztartuz.

Une delikatu eta indartsua, goxotasunez eta maleziaz betea, frantziskotarren komentuko kapera ohiko giro intimo eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a

Aiziritzeko bestetako kantaldia

Aiziritzeko besten karietara, kantaldia proposatua da asteburu huntan, azaroaren 9an, igandez (15:30), Xiloka gelan.

Hiru talde famaturen entzuteko parada emana da. Lehena, Altzükütarrak taldea. Berrogeita sei urte dabiltzala herriz herri beren betiko kantari leialekin, bazterrak xoratuz. Bigarren taldea, Gérard eta Kattalin Ihidoi bikotea, beren urrezko bozekin. Hirugarrena, Lau Buru emazte taldea. Jada bi aldiz izanak dira. Orain duela hamabost urte, Iguzki Lore abesbatzan,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a

Ipuin musikatua

Azaroaren 9an (11:00), Josiane Aguerre-Valencia eta Ainhoa Elizondok “XoOoo!” liburua aurkeztuko dute Biltokin. Erhi ttipiendako josteta, kantuak musikarekin aurkeztuak izanen dira. 9 hilabatetik 6 urterainoko haurrei zuzendua izanen da. Euskaraz izanen da eta ordu erdi iraunen du. Herriko Etxeak antolatu ekimena da hau.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a

Ihizia

Panpi Ezkurra baigorriarra departamenduko ihizi federakuntzako administratzaile da Baigorri aldeko eta ere Uztaritzetik Sarara doan gunearentzat. Bere lana da besteak beste, laborari edo mendiko ibiltzaileekilako eztabaiden tratatzea, bainan arrangura handiena dute basahuntz eta basurdeek egiten dituzten desmasiekin. Basahuntzek dituzte kalterik handienak egiten, bereziki mahastietan, anitz galaraziz mahastizaineri, basurdeek berriz pentze eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016