Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Omiasaindu inguruko berri
Urriaren 31n, ostiral arrastirian, eskola publikoko haur eta burasoek Halloween ospatu zuten.
Maskaturik eta jantzi bereziak soinean herriko bide eta etxe zenbaitetan ibili ziren eta bururatzeko “On Egin” jantegian bildurik jan edariak gozatu.
Gau hortan berean Artetxean usaiako merkatuaren inguruan Halloween-en ordez, euskal besta xumea proposatua zen haur eta helduentzat. Battitt Halsouet artistak Artetxeko arte lantegietan...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Herriko Etxearen oparia
Urriaren 26an bildu dira leheneko gazteak urte guziez Herriko Etxeak eskaintzen duen apairurat, Etxoinia ostaturat. Denak pozik bazkari ona gozaturik eta oren goxoak elgarrekin pasaturik. Milesker hautetsieri eta agian heldu den urte arte.
Heriotze
Uste gabetarik bihotzeko kolpe batek eraman du gure Bigoteneko Pierre Goñi herritarra 66 urtetan. Bere bizia pasatu duen sukaldean gertatu da ezbeharra...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Ohidura den bezala, azaro hastapenean ezkerparetan joko garbiko partidak antolatuak dira. Aurten bi finalerdiak azaroaren 7an iraganen dira (18:00) eta finala azaroaren 11n (11:00). Artikulu hau idazterakoan ez ginen jakinean zein pilotarik parte hartuko duten, zenbaitzuk eri, beste batzuk kolpatuak. Segur dena da partidak iraganen direla eta pilotazaleek memento atsegin baten pasatzeko parada ukanen dutela.
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Heriotze
Bi heriotze ukan ditugu egun hauetan Ortzaizen. Pierre Etchegaray zendu da 64 urtetan. Hunen ehorzketak ortzegun arratsaldean iragan dira.
Pierre Trounday pausatu da 93 urtetan. Hunen ehorzketak astelehenean iragan dira. Gure doluminak eskaintzen dizkiegu hunkiak diren bi familieri.
Hegoak Mendian elkartearen kantaldia
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a Artisauen artearen eguna Azaroaren 11n, San Martin ospatzen den egunean, Inharria baserriak zabaltzen ditu ateak, ohiko erakusketa hunen azaltzeko. Zernahi gauzen deskubritzeko parada ukanen dugu (10:00-18:00), buztingintza, zurezko puskak, ilustrazioak, saboiak, modelo guzietako bitxiak, ehungintzako kreazioak eta abar... Hartzakantuz senpertar kantari gazte taldearen emanaldia (11:30), eskuzko ariketak haurrendako 6 urtez goitikoak (15:30), urririk. Egun osoan izanen...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Artisauen artearen eguna - 1918ko armistizioa - Baratze zaleak - Herriko kontseilua - Klaseko afaria - Gau Beltza
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Antzerki eskolaren liburuxka berria Liburuxkaren azala
Urruñako antzerki eskolak aitzina darrai, gero eta ikasle gehiagorekin, eta fruitu ederrak emanez. Urte oroz, antzezlan berria jokatzen dute, eta urte bukaeran, Urruña aldizkariaren literatura atalean plazaratzen dute. Jadanik herri ondare ederra osatzen ari dira. Horrez gain, urtero, liburuxka edo komiki bat plazaratzen dute, haur eta gazteei...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016