Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Heriotze
Aste huntan ere heriotze bat ukan dugu herrian:Amaia Urbizu zendu da 47 urtetan. Hunen ehorzketak ortzirale arratsaldean iragan dira Ortzaizeko elizan. Gure doluminak eskaintzen dizkiogu familiari.
Garbi elkartearen tagin salmenta
Garbi elkarteak tagin salmenta eginen du larunbatean. Plata partea gehi goxoki bat 15 eurotan izanen da. Aitzinetik manatu behar dira...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Egur lotak
Suko egur lotak behar dituenak abisa dezala Herriko Etxea, deituz 05-59-54-20-28ra, abenduaren 15a aitzin. Lotak saratarrentzat dira.
Urriko egoera zibila
Sortzea: Hiriart Noah 2025/10/05. Heriotzea: Barreneche Dominique 75 urte 2025/10/11.
Santa Katalina
Ari da hurbiltzen, usaian bezala. Aurten ere izanen dira meza (10:30) Santa Katalinako kaperan, mutxikoak eguerditan ostatuaren...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Mendiko larreen erretzea
2025/2026 urteari begira, mendiko suei buruzko baimen eskaera laborantza zerbitzuan egitekoa da. Galderen epea mugatua da azaroaren 17tik abenduaren 5era. Xehetasun gehiago ere ukanen duzue deituz 05-59-54-54-58 zenbakira.
Konferentzia Inharrian ostegunean
Azaroaren 13an (18:30), Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak antolaturik, mintzaldi interesantea aurkeztuko da, Alain Huber...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Iturbide kiroldegiko horma-irudia
Urruñako Emazte eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Batzordeak "Emazteak kirolean duen lekua" aipatuz horma-irudi bat egitea galdegin zion Xabi TapiaXabXab herriko artistari. Eta horrela, Xabi Tapia eta...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Biltzar
Uztaritze Bai elkarteak proposatzen du trukaketa biltzarra heldu den larunbat huntan Herriko Etxeko Ameztia gelan (9:00-12:00), heldu den hauteskundeetan presentatzen diren hautetsi gaien inguruan. Ideiak edo proposamen berriak dituzteneri galdegina zaie bidaltzea helbide huntara: uztaritzebai2020@gmail.com. Ongi etorri deneri.
Ganer...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Biziraupeneko ikastaldia
Eskolako oporraldien denboran, 11 eta 15 urte arteko abenturazale gazteek biziraupeneko ikastaldia bukatu dute egun osoko murgilaldiarekin oihanean. Egitaraua: etxolak eraikitzea, almadiak eraikitzea, arrantza eta bizirauteko teknikak. Gazte Guneak eta IEZIk antolaturiko ateraldi horiek gazteak izadira sentsibilizatzeko, haien beregaintasuna indartzeko eta talde eta elkartasun izpiritua garatzeko bidea eskaini...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016