Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Sortze

Munixtako Xavier Goyenetche eta Amaia Salabarratz-i lehen haurra sortu zaie, seme bat, Ugo deitu dutena. Familia hunek bere egoitza Banka Marierainean du.Zorionak burasoeri eta Ugo ttipiari bizi luze eta urosa desiratzen diogu.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Musikolore

Musikolore festibala uztailaren 2an hasiko da eta programazioa aberasten ari da. Jadanik iragarriak diren kontzertuei - Ayo (David Cairolekin lehen partean), Grupo Compay Segundo (Frikun lehen partean) eta TxokoLatin - bi talde gehitu behar zaizkie, kanpoan, taberna gunetik hurbil, kontzertuen aitzinetik eta oholtza aldaketetan joko dutenak: Gaitistaneko Orkestra (uztailaren 2an) eta Couleur do Brazil (3an).

Uztailaren 5ean, zinemari utziko zaio lekua film batekin eta familientzako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Odol ematea - Proiektu paregabea Ziburuko ikasleentzat - Ziburu Hartu Liburu

Odol ematea

Uztailaren 3an eta 4an emateko aukera izanen da (15:00-19:00), erabilera anitzeko gelan. Ez ahantz izenak aitzinetik ematea: dondesang.efs.sante.fr.

Proiektu paregabea Ziburuko ikasleentzat

Maurice Ravelen sortzearen 150. urteburua kari, Ravel Festibala eta Akademiak Marinela ikastetxeko ikasleei arte-ibilbide berri-berria proposatu die "L'Enfant et les sortilèges" operaren inguruan.

Lan bikain...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Dolu

Pettiri Haranburu Xortegikoa zendu da 94 urtetan. Etxalde ttipiegia izanki Xortegia, autokar gidaritzan egin zuen bizipidea Pettirik. Euskal kostaldean familiatuak diren 5 haurrideren aita zen. Zahartuta ere, gizon bizi, erne eta argiaren oroitzapena uzten du Pettirik. Haren familiaren penari juntatzen gira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Hirugarren adinekoen elgarretaratzea - Izturitzeko gazteriaren gomita - Ikasturtearen bururatzea

Hirugarren adinekoen elgarretaratzea

Ekainaren 14an, Herriko Etxeak 60 urtez goitikoei eskaini bazkarian 40 lagunek parte hartu zuten (14 bikote). Herrian ostatu-jatetxerik ez izanez aurten ere "On Egin" herriko jantegian bildu ziren.

Janari eta edari onak gozatzearekin gogoa ernatzen baita eta mihia zalutzen, umore ona zen nagusi.

Ikasturtearen bururatzea

Biga Bat eskola publikoan ekainaren 20an ostiral arrastirian ikasle,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a

Herriko bestak

Ekainaren 27tik 29ra iragaitekoak dira. Bestak ostiralean idekiko dira (19:00), mutxikoak izanen dira, pintxo gaua eta kontzertuak, besteak beste Trikidantz, Nogen eta Patxa Mama taldeekin. Larunbatean, Ainaren lasterketa iraganen da (8:30), Auzoalderen aperitifa Les Joyeux-ren txaranga eta besten komitearen itzuliarekin, bazkaria, petanka txapelketa, haurrendako animazioak, krakada, zikiroa eta Herenegun baita Gaubela taldeen kontzertuak. Igandean, meza izanen da (10:30), elkarteen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016