Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a

Mus txapelketa Txistulari ostatuan - Olentzeroren bisita - Gereziondo salmenta - Goxokiko kontzertuak - Eñaut Elorrieta kantari

Mus txapelketa Txistulari ostatuan

Aurten ere Itsasuko Txistulari jatetxean antolatu da mus txapelketa. Edizio berezia izan da, lehiaketaren 40. urtea ospatu baita.

Txapelketa azaroaren 3tik abenduaren 8ra jokatu da, Txistulari ostatuan bertan, eta orotara 196 taldek parte hartu dute.

Hazparneko Mercapide anaiak irabazle atera dira, Bidarraiko Elisetche-Oronos bikotearen parean.

Kontsolamenduan, bidarraitarren arteko lehia izan da. Oronos-Bidondo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a

Eguberriko merkatu handia Artetxean - Heriotze

Eguberriko merkatu handia Artetxean

Ostiral arrats huntan dugu. Huna saltzaileak nor izanen diren:

Laborari ekoizletan: Uhartia Izturitze (barazkiak), Urko eta Amaia Izturitze (etxeko ogia), Ezponda Donoztiri (behi gasna, esnekiak), Nina eta Xalbat Donoztiri (Eztia), Antsobieta Izturitze (oilaskoak), Sasiko Aiherra (garagarnoa), Mintxeko Laminak Donoztiri (gurmandizak), Ixuribeherea Aiherra (xerriki kontserbak, sagar jusa), Xedarria Aiherra (ardi gasna eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a

Olentzero gaua

Abenduaren 19an (17:30) Olentzero Errobi ikastolan izanen da, desfilean Jougleux merkatu estalira joanen da. Haurrek krakada egiten ahalko dute, ondotik (18:30) Gurashow taldeak ikusgarria eskainiko du, denek mutxikoak dantzatzen ahalko dituzte eta bururatzeko Kanbon Kantuz-ekin gaualdia bururatuko da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a

Teletonaren alde

Elgarrekin, lasartarrak eta besta komitea elkarturik antolatu dute mus lehiaketa. 58 ekipa muntatu dira herriko salan, errezibituak izan dira kafe eta bixkotxekin. 10:30etan hasi dira zoingehiagokak orenbata artio eta bazkaltzeko gelditu. 150 bat apairu xerbitxatuak izan dira herriko etxekanderek gustuz apaindurik. Arratsaldean irabazdunen artekoak.

A sailean: Mendiondo Xan eta Ovrel Julen.

B sailean: Barbaste Honorine eta Oyhagaray Bastien.

Kontsolantean Candelé Terexa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a

Eguberriko merkatua

Makeako Saskia elkarteak, aitzin manatuz, urte osoan tokiko ekoizpenak saltzen ditu, urte hondarrean Eguberriko merkatua antolatzen du. Abenduaren 19an Mindegia gelan iraganen da (17:00-19:00). Eguberri eta Urtatseko apairuentzat aitzakia ona, janari eta edari paregabeak erosteko!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a

Hazkurri bankua - Hazileko egoera zibila - “Miñan” - Pilota - Errugbia

Hazkurri bankua

Saran 280kg bildu dira, ez baita gaizki, elkarteak denak eskertzen ditu.

Hazileko egoera zibila

Sortzeak: Etcheveste Mortalena Unai 2025/11/22. Heriotze: Gachen Pascale sortzez Brier 61 urte 2025/11/30.

“Miñan”

Antzerkia, kiroldegian emanen da abenduaren 28an larunbatarekin (17:00), bainan goizean (10:00), mintzaldia izanen da mediatekan. Sarrerak salgai 13€tan, erreserbatu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016