Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Liburu aurkezpena - Urteko azken Baionan Kantuz

Liburu aurkezpena

Urtarrilaren 3an (16:00), Bernat Etxepareren “Linguae Vasconum Primitiae” liburuaren aurkezpena eginen da Euskal Museoan. 45 minutu iraunen du. Oren bat lehenago (15:00), frantsesezko aurkezpena eginen da. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.

Urteko azken Baionan Kantuz

Ezin daiteke urtea bururatu azken Baionan Kantuz-a gozatu gabe. Aurten ere, abenduaren 31 eguerdian, Tuntuna elkarteko kantari eta musikariek beren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Olentzero

Nahiz eta eguraldi txarra izan, pasa den igandean etorri zaigu Olentzero, ikatza banatzeko haurrei, Salha jauregian. Arratsalde osoan izan ziren jokoak, ipuinak, kantuak, eta dantzak Rita Mutxiko taldearekin.

Xarnegu ikastolak eta Foyer de Bardos elkarteak nahi dituzte eskertu parte hartzaile guziak eta boluntarioak.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Muslariak fleitean - Baztandarrak

Muslariak fleitean

Joan den astean, Herria astekari huntan, plazerez irakurri dugu Itsasuko berrietan gure herriko muslariak arras fleitean ginituela urte hondar huntan. Txistulariko final nagusian pare bat bazen finalean, Kaiet Elissetche eta Pantxo Oronos, eta kontsolanteko finala hemengo bi pareren artean jokatu da: Xan Oronos eta Battitt Bidondo garaile, Davis Ibarrola eta Peio Urrizagaren kontra. Biba zuek!


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Kontzertua

Abenduaren 27an (20:00), Kalakan eta Berçaits anaiak kantuz ariko dira Patronaiaren gelan. Sarrerak HelloAsso plataformaren bidez atxikitzen ahal dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Eskolako etxeko lanak - Euskal Star Game - “Jone batzuetan” filma

Eskolako etxeko lanak

Zonbait urte hauetan, Herriko Sozial Zentroak sail berezia eramaiten du: haurrak eta gaztetxoak etxeko lanen egiten laguntzea. Laguntza hori herritar batzuek ekartzen dute; gehienak erretretatuak dira bainan oraino lan egiten dutenak ere badira. Asteazkenetan iragaiten da salbu oporretan.

Haur batzuk sustengu ttipia aski dute bereziki beren buruan duten konfiantza emendatzeko. Erran gabe doa arazo sakonak dituztenak profesional batzueri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Igerilekua - Bixintxoak

Igerilekua

Jardueretarako izen-emateak urtarrilaren 6tik goiti Irandatz igerilekuan eginen dira. Izen-emateko orria hendaia.eus webgunetik deskargatu behar da (6 kategoria: burbuilariak/txipli-txaplariak, igeriketa eskola, gazte eta nerabeak, helduak, uretako jarduerak, abonamenduak eta pass). Igerilekua urtarrilaren 26an idekiko da. Argibideak: 05-59-20-71-22.

Bixintxoak

Astia baldin bada ere, oraindanik atxik data:...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016