Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Altzari brokantea
Geuretik Sortuak proiektu kulturalaren baitan, AmaHiru antzerki konpainiak Hiriburun egiten duen erresidentzia kari, altzari zaharren "brokante" bat antolatzen du bere “Etxea” obrarentzat. Hitzordua azaroaren 11n emana da (9:30), La Perle gelaren sartzean. AmaHiru konpainia hemen izanen da altzariak biltzeko. Behar diren altzariak: taburete apalak, tapiza handi bat, argimutil bat, banku bat, gau-mahai bat eta mihiseak. Behar izanez gero, AmaHiru...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Eskubaloia
Frantziako koparen bigarren itzuliaren kondu, Irisartarrak taldeak (N3) galdu du Asson-en (N2), 27-34.
Heldu den larunbateko partidak
Gizonetan, nazional 3 mailan, Irisarrik errezebituko du Aurillac (19:00).
Erregional mailan, bigarren taldea joanen da Buros-era (21:00).
Hirugarren taldea joanen da Lons-era (20:00).
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek errezebituko dute ASPOM Bègles...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Omiasaindu inguruko berri
Urriaren 31n, ostiral arrastirian, eskola publikoko haur eta burasoek Halloween ospatu zuten.
Maskaturik eta jantzi bereziak soinean herriko bide eta etxe zenbaitetan ibili ziren eta bururatzeko “On Egin” jantegian bildurik jan edariak gozatu.
Gau hortan berean Artetxean usaiako merkatuaren inguruan Halloween-en ordez, euskal besta xumea proposatua zen haur eta helduentzat. Battitt Halsouet artistak Artetxeko arte lantegietan...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Herriko Etxearen oparia
Urriaren 26an bildu dira leheneko gazteak urte guziez Herriko Etxeak eskaintzen duen apairurat, Etxoinia ostaturat. Denak pozik bazkari ona gozaturik eta oren goxoak elgarrekin pasaturik. Milesker hautetsieri eta agian heldu den urte arte.
Heriotze
Uste gabetarik bihotzeko kolpe batek eraman du gure Bigoteneko Pierre Goñi herritarra 66 urtetan. Bere bizia pasatu duen sukaldean gertatu da ezbeharra...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Ohidura den bezala, azaro hastapenean ezkerparetan joko garbiko partidak antolatuak dira. Aurten bi finalerdiak azaroaren 7an iraganen dira (18:00) eta finala azaroaren 11n (11:00). Artikulu hau idazterakoan ez ginen jakinean zein pilotarik parte hartuko duten, zenbaitzuk eri, beste batzuk kolpatuak. Segur dena da partidak iraganen direla eta pilotazaleek memento atsegin baten pasatzeko parada ukanen dutela.
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Heriotze
Bi heriotze ukan ditugu egun hauetan Ortzaizen. Pierre Etchegaray zendu da 64 urtetan. Hunen ehorzketak ortzegun arratsaldean iragan dira.
Pierre Trounday pausatu da 93 urtetan. Hunen ehorzketak astelehenean iragan dira. Gure doluminak eskaintzen dizkiegu hunkiak diren bi familieri.
Hegoak Mendian elkartearen kantaldia
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016