Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Azaroaren 9an (11:00), Josiane Aguerre-Valencia eta Ainhoa Elizondok “XoOoo!” liburua aurkeztuko dute Biltokin. Erhi ttipiendako josteta, kantuak musikarekin aurkeztuak izanen dira. 9 hilabatetik 6 urterainoko haurrei zuzendua izanen da. Euskaraz izanen da eta ordu erdi iraunen du. Herriko Etxeak antolatu ekimena da hau.
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Panpi Ezkurra baigorriarra departamenduko ihizi federakuntzako administratzaile da Baigorri aldeko eta ere Uztaritzetik Sarara doan gunearentzat. Bere lana da besteak beste, laborari edo mendiko ibiltzaileekilako eztabaiden tratatzea, bainan arrangura handiena dute basahuntz eta basurdeek egiten dituzten desmasiekin. Basahuntzek dituzte kalterik handienak egiten, bereziki mahastietan, anitz galaraziz mahastizaineri, basurdeek berriz pentze eta...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Hitzaldia
Azaroaren 8an (11:00), “Baiona marraztu” Dominique Duplantier, Odile Contamin eta Sophie Cazamayouren mintzaldia iraganen da Euskal Museoan. Frantsesez izanen da eta urririk.
Bestalde, azaroaren 13an (18:00), Xarles Videgain “Mugako Hitzak” gaiaren inguruan ariko zaigu beti ere Euskal Museoan. Euskaraz izanen da bat-bateko itzulpenarekin eta urririk.
Linguae Vasconum Primitiae
Azaroaren 8an (16:00), Bernat...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Bardoze arrosaz
Herriko Etxeak beroki eskertu nahi ditu Bardozen arrosaz ekimenaren parte hartzaile guziak. Eguraldi ederra eta giro ezin hobeari esker, bigarren edizio hori arrakastatsua izan da. Izan ere, 798€ bildu izan dira minbiziaren kontrako ligarentzat, ikerkuntza aitzinatzeko, eta eritasunaren kontrako elkarteak sustatzeko.
50 urtetik goiti, detekzio bat bi urtero behin ezinbestekoa da, urririk eta errexa. Beraz berriz ere, zure burua zai detekzio...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Gaztaina jate gaualdia
Urte andana bat huntan egiten duen bezala, aurten ere Otxaldetarrak elkarteak antolatzen du gaztaina jate gaualdia. Hau iraganen da azaroaren 14an, ostiral arratsez (19:00), Artetxea gelan. Interesatuak diren herritar guziak gonbidatuak dira. Kantuek handizki alegeratuko dituzte bazterrak, usaian bezala Erramun Intzaurgaratek bere musika tresnarekin lagundurik. 5 euroko parte hartzea galdegina da. Ongi etorri...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Azaroaren 8an (17:00), Xilaba bertsolari txapelketaren lehen fasea iraganen da Antzokian. Aitor Servier Etxexuri, Elixabet Etxandi Goihenetxe, Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nahia Sasco Etxeberri eta Oier Urreizti Lafitte izanen dira bertsulariak, Xalbat Alzugarai Etxeberri izanen dutela gai emaile. Sartzeak bertsosarrerak.eus webgunearen bitartez har daitezke.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016