Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a

Eskubaloia

Eskubaloia

Gizonetan, nazional 2 mailan, Irisartarrek galdu dute Tolosan, 28-30.

Pre-nazional mailan, bigarren taldeak galdu du Noustyn, 25-30.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Pessac-en, 21-23.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Angelun, 29-22.

Heldu den asteburuko partidak

Gizonetan, nazional 2 mailan, Irisarrik errezebituko du Limoges larunbatean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a

Erdozaintzi Etxart kolegioko 4.ak kantuz

Larzabalen kokatua den Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko (MEEK) 4.eko haurrek kantaldia antolatzen dute ostiral huntan, apirilaren 4an, Arberatzeko elizan (20:00). 70 kantari trebe entzuteko parada ukanen dugu, ezin hobeki beren musika erakasleak trebaturik. Etekinak beren bidaia kulturalen burutzeko baliatuko dituzte.

Kontzertuaren ondotik, jateko eta edateko parada izanen da.

Oroitarazten dugu, kolegio hau 1999/2000. urtean sortu zela Baxe Nafarroako eta Xiberoko ikastoletako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a

Euskaraldia antolatzeko bilkura - Euskarazko solasaldia - "Behin bazen Ameriketa" ikuskizuna - "Haurrak eta pantailak" hitzaldia

Euskaraldia antolatzeko bilkura

Maiatzaren 15etik, 25era iraunen duen Euskaraldia kanpaina prestatzeko, bilkura proposatua da ostiral huntan, apirilaren 4an (19:00), Zabalik elkartearen lokalean (Iturzainenia etxea, Bithinako bidean, Donapaleun).

Egitaraua pentsatzen hasiak dira Zabaliken. Euskararen alde lan egiten duten talde guziak gomitatuak dira bilkura hortara. Denen laguntza ongietorria da!

Euskarazko solasaldia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a

Zine-debate

Eskuz Esku etorkinez arduratzen den elkarteak antolaturik, apirilaren 18an (19:00) Mindegia gelan Fermin Muguruzaren "Bidasoa" filma ikusgai izanen da. Ondotik Sara Cesaro, migrazio gaietan ikertzailea eta laguntzailea hor izanen da.

Gaualdiak segituko du Azerbaijaneko pintxoak janez, txaranga batek animaturik.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a

Dolu - Hitzaldia

Dolu

Maite Lafourcade joan zauku. Eskubide erakasle, obra eta artikulu batzu ateraiak zituen gure legezkoetaz, hala nola "La société basque traditionnelle", "Mariages sous l'ancien régime", "Les fors basques et les droits de l'homme" besteak beste. Etxeaz berriki egina zuela lan bat.

Gipuzkoako foroak ez zirela idatziak izan hasi ginen bildumatzen eta sekulan ez burutu. Atxikimenduz ari zen andereak oroitzapen onik baizik ez dauku utzi penetan gaudela....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a

Hitzaldia

Martxoaren 29an (10:30), Michel Duvert-en hitzaldia iraganen da "XX. mende hasieran Xiberoan: dantzari ospetsuen lekukotasunak" gaiaren inguruan, Marian Arregi Dantza Lekuan. Frantsesez izanen da euskarazko itzulpenarekin.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016