Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a

Xiru 2025

Apirilaren 19an iragaitekoa da (12:00-00:00). "Ameriketan" gaiaren inguruan, kontzertu erakusketa, argi eta itzalak... proposatuko dira. 35. edizioa da aurtengoa, forma ttipi baina trinkoa izanen da.

Xiru Abotia elkarteak antolatzen du Gotaine Irabarneko Herriko Etxearen laguntzarekin eta EKEren partaidetzarekin.

Egitarau aberatsa proposatua izanen da, besteak beste Mauleko Plaza Gizon ostatuan Argentinako lurraren musika (12:00), Irabarneko elizan Darlene Gihuminag-ekin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a

Hitzaldia - BTZ Irakur Kluba

Apirilaren 12an (11:00), Itziar Garateastrofisikalariaren mintzaldia iraganen da mediatekan. GJ 486 izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorria da, eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz masiboagoa den planeta harritsua badu. 2023. urtetik izarrak "Gar" eta planetak "Su" izen euskaldunak dituzte. Hitzaldi honetan Su eta Gar-en ezaugarriak ezagutuko dira, eta baita euskara unibertsora zabaltzeko aukera eman zuen Name Exoworlds lehiaketaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a

Ondarearen hitzordua

Apirilaren 17an (18:00), Toki-Toki liburutegian Bidarteko ondareari buruzko ikerketa lanen aurkezpena iraganen da Atelier des Jours à Venir eta Euskal Kultur Erakundearekin (EKE). Gaualdian, Bidarteko biziari buruzko bi lekukotasun entzuten ahalko dira: Jeannot Goyhenetche etaJana Mari Mendibourenak. Euskaraz izanen da eta urririk. Izena emateko: 09-51-29-81-22.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a

Heriotze - Mus - Mendikletaren arrakasta - Mundarrainera aterladi gidatua

Heriotze

Xoxarteko Marcelle Etcheberry, ezkontzaz Mano, zendu da 97 urtetan. Angelun bizi zen bainan bere sorterrian hilobiratua izanen da. Hemen jendeek "Mimi" deitzen zuten. Bi haurride ziren, Mimi zaharrena eta Bernard anaia gazteagoa (gaur 93 urte), hau Donibane Lohizunen bizi dena. Ezkondurik, alaba bat eta hiru seme ukan zituen, gazteena maluruski 20 urtetan zendua, 1979an, eta hemen ehortzia. Ondotik alargundu zen. Uztaritzen bizi izan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a

Heriotze - Aste Sainduko elizkizunak

Heriotze

Jeannot Dendarrieta, duela 74 urte Joalginean sortua, zendu da. Hiru haurridetan zaharrena, bizia sortetxean laborantxan iragan du. Pilotari amorratua, zonbait eta zonbait partida baditu jokaturik Albert Hualde bere lagun minarekin haste Aldudeko trinketean bai eta Zaharrer Segi elkartearen kondu. Bi haurrideak zenduak, bakartasunak zauritua, azken urteak erretira etxean iragan ditu.Doluminak familiari.

Aste Sainduko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a

Xalbador kolegioak 40 urte

Xalbador kolegioaren 40 urteen kari, apirilaren 19an larunbatez (12:00), bazkari herrikoia eginen da Xalbador kolegioan. Menuan pintxo hotz eta beroak, bildotxa txilindron, gasna, sagar tarta, kafea, ttotta, arnoa eta sagarnoa 25 eurotan. Haurrentzat xingarra, fritak, sagar tarta eta edari bat 10 eurotan. 40 urteetako argazki erakusketa eta bideoa izanen da.

Trikitilariak, Arberoako txaranga, Belatza, Basapiztiak eta Kaxkatu taldeek animazioa segurtatuko dute. Erreserbak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016