Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Barkamenak
Baigorriko berri gutti edo kasik batere atzeman duzue Herria kasetaren aitzineko bizpahiru aleetan. Berriketariak barkamenak galdatzen dauzkizue bainan herritik falta zen azken aste hauetan.
Heriotze
Joseph Salaberia (Denek Ttotte Paotto deitzen ginuena) 82 urtetan pausatu da. Ofizioz hargin eta gero ekipamenduko langile izana, Okozen erretiratua zen aspaldi huntan. Doluminak Grazi alarguntsari, Babeth, David, Patxi seme...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Finalean
Joan den otsailaren 1ean, Arrosako trinketean, Union Basque elkartearen palantxako finalean, artekoetako Ainara Labat eta Katixa Vignau Tuquet-ek galdu dute 11-15, 12-15 Denek Bat-ekoen parean. Galdurik ere, Ainara eta Katixak partida ona eskaini daukute eta gure txaloak merezi dituzte!
Esku-huska
Hemen buruz burukako xapelgoa doa aitzina eta multxoko partiden ondotik, huna gure elkarteko pilotarien joan-jinen berri. Lehen...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Otsailaren 8an larunbat goiz huntan, ikastolako ateak idekiak izanen dira (9:30-12:00).
Huna beraz parada ederra euskarazko murgiltze sistema ezagutzeko, talde pedagogikoak aurkeztuko direlarik, parada ere ikastolaren bisitatzeko eta elkartearen funtzionamendua ezagutzeko.
Gainera, ikastolako gurasoekin solastatzen ahalko da trago baten inguruan, baduzue gonbita.
Xehetasun gehiago: 05-59-45-25-76 ala 06-18-10-12-07.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Otsailaren 7an (19:00), oraindik ikusi ez dutenentzat, "Transmisioa" dokumentala ikusteko aukera izanen da Ibaialden. Olentzeroren Lagunakelkarteak Argentinako euskal diasporari Olentzeroren tradizioa ezagutarazteko asmoz egin bidaia aipatzen du dokumental hunek. 12 urtetik goitikoei zuzendua, euskaraz izanen da frantsesezko azpitituluekin.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Arberoako ikastolan ate idekiak
Donamartiriko ikastolan, otsailaren 8an larunbat goizez (9:00-12:00) irakasle eta arduradunak hor izanen dira ikastetxea ezagutu nahi duteneri, ongietorri hoberenarekin batean, xehetasun guzien emaiteko. Argitasunak ukan ditaizkeere 05-59-29-76-23rat deituz goiz hortan edo beste noiznahi ikastola zabalik den egunetan.
Mus lehiaketa otsailaren 9an
"Biga bat" Aiherra-Izturitze eskola publikoko burasoen...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Kantu afaria
Otsailaren 7an ostiralarekin (20:00), Kupela sagarnotegian kantu afaria antolatuko da. Sagardotegiko menua izanen da, 38 eta 42 euroren artean. Kuxkuxtu txarangak alaituko du gaualdia. Izena aitzinetik emateko: 05-59-81-20-30 edo www.kupela.fr/sagardotegia.
Kontzertuak
Otsailaren 8an larunbatarekin (20:00),...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016