Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a

Sortze - Gazteen osagarriaz - Pilota

Sortze

Goresmenak Izpegiko Errekako "Ur Ondoan" bizi diren Camille Urrutia eta Betti Bidart-i. Ongietorria egin diote Haize heien bigarren alabari. Ez dugu dudatzen Naia ere bere ahizpa ttipiaz ongi okupatuko dela.

Gazteen osagarriaz

Oroitarazten dugu foru egunaldia iraganen dela ortzirale huntan (apirilaren 4an) Donibane Garazin eta Baigorrin, gazteen osagarriaz.

Donibane Garaziko merkatu estalian (8:30-18:30), tailerrak eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a

"Masusta erreximenta" liburuaren aurkezpena

Ekaitz Bergaretxeren"Masusta erreximenta" liburuaren aurkezpena apirilaren 4an Espelletenian (19:00) iraganen da.

Ekaitz Bergaretxe kostaldean handitu da, familia abertzale batean, gaztetik ezagutu dituen errepresioa, sarekadak, sekretuak, beldurrak, bozkarioak eta lagunen arteko momentuak taburik gabe kontatzen ditu.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a

Herriko Etxeko eskerrak - AIBA elkartea - Apirileko kulturaldia kari

Herriko Etxeko eskerrak

Aldudeko Herriko Etxeak eskertu nahi ditu patrimonioaren konkurtsoan Esnasuko erretaularen alde bozkatu duten guziak eta ere mobilizatuz beren ingurukoak. Gure proiektuak 6.067 maila edo boz ukan ditu bainan ez da aski izan. Plazer da ikustea zein mobilizatzea izan den lehenik herrian, baita auzo herrietan eta urrunago ere. Hala ere berritze lanak aitzina doatzi, eta ondoko egunetan erretaula bere Esnausuko aterbean berriz kokatua izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a

Heriotze

82 urte bete behar zituen apirilaren 1ean Jeanine Etchemendyk, Lasan sortua zela Etcheverria izenarekin. Martxoaren 20an zendu da Donapaleuko ospitalean. Bizpahiru urte bazuen semeak hartua zuela bere ondorat Baigorrirat, bakartasunetik kendu eta egokia zuen bizitegian goxoan ezarri. Jean Pierre Etchemendyrekin esposaturik joan ziren Tarbeserat lanak manaturik. 4 haur ukanik han bizi zen familia pollita, nun aita gaztea eritasunak harturik, etortzea behartua izan zen familiarat eta hor...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a

Eskubaloia

Eskubaloia

Gizonetan, nazional 2 mailan, Irisartarrek galdu dute Tolosan, 28-30.

Pre-nazional mailan, bigarren taldeak galdu du Noustyn, 25-30.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Pessac-en, 21-23.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Angelun, 29-22.

Heldu den asteburuko partidak

Gizonetan, nazional 2 mailan, Irisarrik errezebituko du Limoges larunbatean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a

Erdozaintzi Etxart kolegioko 4.ak kantuz

Larzabalen kokatua den Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko (MEEK) 4.eko haurrek kantaldia antolatzen dute ostiral huntan, apirilaren 4an, Arberatzeko elizan (20:00). 70 kantari trebe entzuteko parada ukanen dugu, ezin hobeki beren musika erakasleak trebaturik. Etekinak beren bidaia kulturalen burutzeko baliatuko dituzte.

Kontzertuaren ondotik, jateko eta edateko parada izanen da.

Oroitarazten dugu, kolegio hau 1999/2000. urtean sortu zela Baxe Nafarroako eta Xiberoko ikastoletako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016