Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a
Euskaraldia antolatzeko bilkura
Maiatzaren 15etik, 25era iraunen duen Euskaraldia kanpaina prestatzeko, bilkura proposatua da ostiral huntan, apirilaren 4an (19:00), Zabalik elkartearen lokalean (Iturzainenia etxea, Bithinako bidean, Donapaleun).
Egitaraua pentsatzen hasiak dira Zabaliken. Euskararen alde lan egiten duten talde guziak gomitatuak dira bilkura hortara. Denen laguntza ongietorria da!
Euskarazko solasaldia...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a
Eskuz Esku etorkinez arduratzen den elkarteak antolaturik, apirilaren 18an (19:00) Mindegia gelan Fermin Muguruzaren "Bidasoa" filma ikusgai izanen da. Ondotik Sara Cesaro, migrazio gaietan ikertzailea eta laguntzailea hor izanen da.
Gaualdiak segituko du Azerbaijaneko pintxoak janez, txaranga batek animaturik.
...Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Dolu
Maite Lafourcade joan zauku. Eskubide erakasle, obra eta artikulu batzu ateraiak zituen gure legezkoetaz, hala nola "La société basque traditionnelle", "Mariages sous l'ancien régime", "Les fors basques et les droits de l'homme" besteak beste. Etxeaz berriki egina zuela lan bat.
Gipuzkoako foroak ez zirela idatziak izan hasi ginen bildumatzen eta sekulan ez burutu. Atxikimenduz ari zen andereak oroitzapen onik baizik ez dauku utzi penetan gaudela....
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Martxoaren 29an (10:30), Michel Duvert-en hitzaldia iraganen da "XX. mende hasieran Xiberoan: dantzari ospetsuen lekukotasunak" gaiaren inguruan, Marian Arregi Dantza Lekuan. Frantsesez izanen da euskarazko itzulpenarekin.
...Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Ogi Labea
Baigura ikastolak Ogi Bestara gomita zabaltzen du, aurten apirilaren 6an iraganen da. Labearen piztearekin eguna hasiko da (8:00). Plazan haurrak makillatzen ahalko dira (10:30), haurrentzat eta helduentzat dantza tailerra proposatua da (11:00), ondotik Biak Hobe taldeak aperitifa eta bazkaria animatuko du. Jateko izena eman behar da sms bat igorriz 06-75-73-47-92 numerora, kasu apirilaren 1a aitzin. Arratsaldean ere egitarau aberatsa proposatua da, herri...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Sortu eta berrogeita hamar urtera, Errobik, euskal folk-rockaren talde mitikoak, bere itzulera iragarri du eta apirilaren 4an (20:00) ariko da Tanka gelan, lehen partean Ixabe izanen dela. Eskariari erantzuteko, jarlekuen kopurua handitua izan da, 200 toki berri salduz. Agian oraindik geldituko dira, tanka-saintjeandeluz.notre-billetterie.fr webgunetik lehenbailehen har daitezke. Tokiak 10 eta 24 euroren artean kostako du.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016