Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a

Kontzertuak - Udaberri gaua

Kontzertuak

Kupela sagarnotegiaren 10 urteen karietara, apirilaren 5ean, 13:00etatik goiti, Lagunak, Atzarbale, Gozategi, Kilimak eta DJ Doy taldeek kontzertua eskainiko dute sagarnotegian bertan.

Udaberri gaua

Apirilaren 5ean (19:00), udaberri gaua ospatuko da Bloñ, Olaia Inziarte eta AKTS taldeekin Zizpa Gaztetxean. Sartzeak 10 euro kostako du.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a

Udaberriko garbiketa handia

Udaberriko garbiketa handiaren 17. edizioak 240 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu itsasbazterra zaintzeko. Zenbaki batzuk: 334 kilo hondakin bildu dira, 254 kilo hondakin orokor (plastikoak, paperak, poliestirenoa...), 34 kilo beira, 46 kilo egur eta 1 000 zigarro-mutur.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a

Gernikako arbolaren kimua

Gernikako arbolaren kimu bat Herriko Etxeko plazan landatua izan da. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiko presidentea eta Laurent Inchauspe herriko auzapezak dute landatu. Gogotik taldeak "Gernikako arbola", Jose Maria Iparragirre olerkari eta koblakariak idatzi kantua eman dute, Garaztarrak dantza taldeak aurreskua dantzatu duela.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a

Prentsaurrekoa - Kontseiluko biltzarra - Parropiatik berri - Mintzaldi - Kontzertu - Kantaldi - Beste kantaldi

Prentsaurrekoa

Martxoaren 18an Lapurdin, prentsaurreko batean aurkeztua izan da eraikiko den mediateka berriaren proiektu zehatza. Herriko Etxeak mediateka berri baten proiektua 2020. urtean abiatu zuen, ikusiz oraiko mediatekan geroz eta jende gehiago dabilela, hertsiegi kausitzen dela eta ez beti baldintza hoberenean erabilia. Auzapezak nahi du berria izan dadin erreferentzia toki bat proiektu askonahi bat proposatuz. Mediateka berri hori eraikiko da Lota...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a

Heriotze - Mus - Kantaldi gustagarria

Heriotze

Joan den astean ehortzia izan da gure herrian Eiherabordako Janbattitt Caminondo. 95 urte zituen. Aritzakungo Kattalinekin ezkondua zen, hau duela zazpi urte zendua. Bizi osoa kasik eraman du bere etxaldean. 94 urtetan baizik ez da erretiratu Izpurako Luro zahar etxera eta han da pausatu. Gure agurrik leialenak hurbilekoeri.

Mus

Euskal Herriko Mus...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a

Eskubaloia - Heldu den aste hondarreko partidak

Eskubaloia

Gizonetan, nazional 2 mailan galdu dute L'Union-en, 21-30.

Pre-nazional mailan, bigarren taldeak irabazi dio ASPOM Bègles-eri, 26-25.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek irabazi dute Lormont-en, 27-26.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik galdu du Blanquefort-en kontra, 26-29.

Bigarren taldeak irabazi du Buros-en, 29-18.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek galdu dute Bègles-en kontra,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016