Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Ttattola gaztetxean
Urtarrilaren 31n, ostiral arrastirian (19:00), Ttattola gaztetxean konferentzia eta elgarrizketa iraganen dira "Stop AHT-TAV" gaiaren inguruan. Aspalditik aipatzen den eta sekulan baino gehiago aktualitatean den proiektuaz mintzatuko dira "Les soulèvements de la terre" taldekoak, "Ostia" kolektibokoak eta CADE elkarteko kide batzu. Eztabaida iraganen da jendearen galdeen arabera. Elgarretaratze hori nahi duen orori idekia...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Botzik kümitatzen zütüegü xiberotar dantzaz artekotarzün günearen estreinaldialat, barantailaren 1ean etxekiko da (15:00-18:00). Proposatzen deizüegü ondare hori eta "dantzan" günearen ezagütaraztea: xiberotar dantzaren entelegatzeko tresna elibat, bere transmisioa eta erabilpena herrian.
Eskertzen zütüegü xede hortan ekarri düzüen lagüntzarentako.
...Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Otsailaren 2an igandearekin (11:30), mutxikoak antolatuko dira Arberoa txarangarekin, Luis XIV plazan. Xehetasunentzat: 05-40-39-60-88 edo direction.culture@saintjeandeluz.fr.
...Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Neskek pala txapelketa galdu
Joan den asteburuan iragan ziren Union Basque batasunak antolatu nesken pala txapelketako finalak, pilota goma hutsarekin, Uztaritzeko trinketean. Abarratia batasunaren ordezkariek, Idoia Etchegoyen eta Maitena Bidart-ek finalean galdu dute Denek Bateko parearen aurka (Eva Cornu eta Estelle Urruty), lehen mantxa irabaziz eta beste biak galduz. Hein hortara heltzea ez da batere gaizki. Biba zuek ibilbide ederra eginik eta goresmenak zuen...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Agiantzak
Alain Dubois herriko auzapezak Mindegia gelara hurbilduak zireneri urte berri ona desiratuz hasi du agiantzen ekitaldia, bere inguruan zituela herriko kontseilariak. 2024ko urtean iragan obrak gogoratu ditu, horietan eskola eta ezkerpareta artean egina izan den haurrentzat jostalekua. Elizaren arraberritze obrek segitzen dute. "Urtsu" lotizamenduan 5 etxe eraikitzeko herriak egin behar zituen obrak bururatzen ari dira. Lehen aldiz jabe izanen diren...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Zabalik elkartearen biltzar nagusia
Zabalik elkarteak bere urteko biltzar nagusia antolatzen du ostiral huntan, urtarrilaren 31n, Donapaleuko Touzaa etxean (19:00). Bere kide eta laguntzaile guziak gomitatzen ditu parte hartzerat. Biltzar hortan azken urtetan eraman ekimenen bilana eginen du eta ondoko hilabetetan jorratu beharko diren gaiak aztertuko ditu.
Biltzar nagusiaren ondotik krakada partekatua izanen da solaseri segida baten emaiteko umore...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016