Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

3 konpostagailu kolektibo

2022an, Ziburu aitzindaria zen Euskal Ekargoak eraman bilketa erreforma arloan.

Joan den urtean, herriak eta Bil Ta Garbik, biziki ongi dabilen Zubiburuko 1. konpostagailu kolektiboa plantatu zuten. Aurten, 3 konpostagailu berri hedatu dira auzotegietan, biztanleek hala eskaturik, batzordeen laguntzarekin: bat Untxinen, bat Xuriton eta azkena Gurutze Saindun.

Biztanleek proiektu kolektibo hauei dieten oldea erakusten duen dinamika ederra!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

Herriko kontseilua - Ganer hustea - Ipar Euskal Herriko Orkestra sinfonikoa - "Hizak artean: idazketaren erabilera sorkuntza plastikoan"

Herriko kontseilua

Herriko kontseilua martxoaren 20an bilduko da Elgar Zentroan (20:00). Gai nagusia buxeta izanen da: jazkoaren onartzea eta aurtengoaren bozkatzea. Haurtzaindegiko aurrekontua, 2025eko diru laguntzak ere deliberatuko dira. Ondotik giza baliabideak, kultur astearen aurkezpena eta beste... Nahi duenari idekia den bilkura.

Ganer hustea

Eclosion dantza eskolak ganer hustea apailatzen du martxoaren 23an igandez...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

Arte digitalaren lehiaketako irabazlea - Ikusgarria - Ahalmen urritasunaren astea

Arte digitalaren lehiaketako irabazlea

Mugaz gaindiko arte digitalaren lehiaketaren hirugarren edizioak badu irabazlea! Ane Ibargoyen Alvarez-ek ukan du saria, "Urak dakarrena" izeneko lanarekin.

500 euroko saria eman diote Hendaia, Hondarribia eta Irungo ordezkariek.

Ikusgarria

Martxoaren 25ean (18:30), "Argilunak" dantza eta ikus-entzunezko ikusgarria ikusteko parada izanen da Mendi Zolan kulturgunean....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

Kontzertua - Hitzaldiak - Maxka'roa

Kontzertua

Martxoaren 21ean (20:00), Odei raplariak kontzertua eskainiko du Atabalen. "Goizegi hiltzeko"disko berriaren aurkezpen kontzertua izanen da, sarrerak urririk baina erreserba bidez: my.weezevent.com.

Hitzaldiak

Martxoaren 22an (10:30), Xabier Itçaina "Dantza eta dantzaren erakaspenaren betebehar sozialak Ipar Euskal Herrian. Ikuspegi sozio-historiko bat" gaiaren inguruan solastatuko da. Euskaraz izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

Heriotze - Suhiltzaileak bestaz - Dantzaldi

Heriotze

Sortzez Idiartekoa zen Xoxe Elissondoberria Nevada estaduko Carson Cityn zendu da 90 urtetan, eritasunak eremanik. Etxean eman du azken hatsa. 18 urtetan joan zen Baigorritik Amerikara, artzain bezala. Gero, ofizio hori utzi eta baratzezain bilakatu zen. Lan hortan berant segitu zuen, duela zonbait urte arte. Han ehortziko dute. Doluminak familiari.

Suhiltzaileak bestaz

Suhiltzaileek heien besta eguna ospatu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

"Nun habila Perkain?" dokumentala Donapaleun - Euskaraldia hurbiltzen ari! - Zabaliken mezua aisialdi zentro euskaldun baten alde Amikuzen

"Nun habila Perkain?" dokumentala Donapaleun

Aldudeko "Aldudarrak" kultur elkartea hasi da duela 4 urte, Aldude eta hauzo herrietako historia eta bizia erakusten dituzten irudien biltzen. Bildu irudiak numerizatzen ditu, gisa hortan hobeki kontserbatzeko, baliatzeko eta erakusteko. Guti erakatsia edo ahantzia den gure historiaren partekatzeko. Sail hortan du beraz Aldudarrak elkarteak hautatu, "Perkain" pilota elkartea lagun eta sustenguarekin, lekuko pilotaren historia aberatsa...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016