Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Irakur Kluba
Martxoaren 15ean (14:30), BTZ Irakur Kluba berriz ere bilduko da mediatekan. Xehetasunentzat: 05-59-22-28-86.
Hitzaldiak
Martxoaren 15ean (10:30), "Dantzaren irakaskuntza militarra" gaiaren inguruan Jon Iruretagoyena solastatuko da eta Alain Jourdan "Dantza Maisuak Provence eskualdean" gaiaren inguruan. Frantsesez izanen dira bi hitzaldiak, euskarazko itzulpenarekin. Hitzordua Gare du Midiko Gamaritz gelan emana da,...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Ihauteriak eskolan
Otsailaren 21ean ostiralez, Urepele eta Bankako eskoletako haurrek pozez ihauteriak ospatu zituzten.Bankan desfilatu zuten. Pasatzean, Baleako Haziak haurtzaindegiko haurrak eta langileak berekin entrenatu zituzten! Denak mozorroturik joan ziren "Ihintzako" haur eta langileenganat.
Kantua, dantza, musika eta giro ona denak elgarretaratuak ziren partekatze momentu pollit hortan.
Gero gauza serioetara pasatu ziren... Zanpantzar ere beren...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
San Mixel auzoko berri
San Mixel auzo batzordeak egin azken biltzarraren ondotik erantzun batzu etorri dira heien galdeeri Herriko Etxetik. Lehenbizi batean San Mixel karrikan eta Dorreko maldan autoen kontagailu bat tokian emana izanen da, egiazki ezagutzeko toki hortako mugimendua. Bestalde entsegu bat egina izanen da, San Mixel karrika beheretik gorakoan zentzu bakarrera ezarria izanen baita hiru hilabeterentzat. Herzaintzako langileek laster emanen dituzte tokian...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Ganer hustea
Plaza Xokon iraganen da martxoaren 16an, igandearekin (8:00-18:00). Tokian berean jateko eta edateko aurkituko dira. Xehetasunentzat deitu zenbaki huntara: 07-61-31-39-78.
Gaitistan
Gaita, tronpeta, tronboi, saxofoi, klarinete, tuba,... "Gaitistan" taldeak nagusiki kobre soinu tresnaz osatua zen kontzertua eskaini du Bixentainean joan den igande eguerditan, entzuleak loriatuz. Emanaldia grabatua eta filmatua zen, helburu...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Eskubaloia
Heldu den aste hondarreko partidak
Nesketan, nazional 3 mailan Kanbo/Irisarri ariko da igandean Saint Loubes-en (14:00).
Bigarren taldeak Irisarrin errezibituko du Denguin larunbatean 9 orenetan.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak ariko dira Floirac-en larunbatean (18:30).
Gizonetan, pre-nazional mailan, bigarren taldea ariko da Asson-en larunbatean 9...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Ekitaldia
Aurten ere "Natura garbia laket dut" egunaren karietarat, tokiko ACVB ihiziko elkarteak ekitaldi hortan parte hartuko du.Hortarat gomitatzen ditu tokiko elkarte desberdin guziak, bai eta mendia baliatzen dutenak, heieri juntatzerat. Alabainan ororen axola izan behar du. Erremorka ttipiak ongi etorriak litaizke hondarkinen heltzeko bilgunetarat. Hitzordua finkatua da martxoaren 15ean, Aldudeko plazan (8:30).
Irulegiko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016