Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Agiantzak elkarteei eta gorputz osatuei
Kotte Ecenarro auzapezak, herriko kontseilariez inguraturik, bere agiantzak aurkeztu ditu urtarrilaren 10ean, inbertsio proiektu handien segitzea azpimarratuz. Halaber, elkartasunarekiko, tokiko elkarteei laguntza ematearekiko eta biztanleen erosteko ahalmenaren mantentzearekiko engaiamendua berretsi du, Hendaia hiri dinamiko eta integratzailea izan dadin. "Gure lehentasuna hendaiarren egunerokoa hobetzea da, haien "bizitzeko...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Urtarrilaren 19an igandearekin (17:00), "Zetaren bideetako musika hariak" Ibantutaren zine ikuskizuna ikusten ahalko da Biltokin. Musika kolaborazioak eta etnomusikologia uztartzen dituen proiektua, album, ikuskizun eta Zetaren bideetan filmatutako bideo proiekzioak ikusiko dira. Euskaraz izanen da frantsesezko azpitituluekin. Tokiak 5 euro kostako du prezio apalean, 10 euro helduentzat. Erreserbak Herriko Etxea deituz egin behar dira: 05-59-54-66-89.
...Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Urtarrilaren 19an igandearekin, dantza tailerra antolatua izanen da Haitz Ondoan gelan (10:00) eta ondotik dantzaldia Alkarkide txarangarekin (11:00). Urririk izanen da. Xehetasunentzat: leinua@gmail.comala 07-87-43-62-96.
...Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Bi heriotze
Urte hastapen hau gogorra suertatzen ari zaigu, bi heriotzerekin. Lehenik, Javier Nemours Turxilbeherekoak utzi gaitu 87 urtetan, egun bakar batzuk barne 88 urte bete behar. Joan berria zaigun Martinoneko Xan Durrutyren "biritxia" kontsideratzen zen, biak urte eta egun beretan sorturik, 1937ko urtarrilaren 12an. Aritzakungo Leizetakobordakoa zen Javier. Sei haurride ziren. Ama haatik haurrean galdu zuen eta gazterik hasi behar izan zuen lanean, inguruko...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Urtarrilaren 18an neskenegunez, Eñaut Etxamendiren liburuaren inguruan solasa iraganen da, idazlea bertan izanen delarik Mauleko Hebentikenean (10:30). Xiberoko Irakurle Taldearen eskutik (XIT-Shit!), euskaraz izanen da.
...Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Jende kondaketa
Zenbait urtetarik egiten dena, 2025eko urtarrilaren 16an abiatuko da gure herrian. Baitezpada bete behar den eginbidea da.
Auzapezak hortarako izendatu duen presunak helaraziko dizkigu argibideak, eskutik eskura edo gutun ontzian utziz. Ahal bezainlaster erantzutea galdatua zauku eta hobe Internetez egiten bada.
Mia eta mintza tailerrak Artetxean
2024an euskararen ezagutza barnatzeko eta mintzatzen trebatzeko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016