Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Mintzaldia
Urtarrilaren 29an (20:00), Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan Maialen Torre psikologoak mintzaldia eskainiko du jazarpenari buruz. Definizio eta ezaugarriak, nola detektatu, ondorio psikologikoak, zer egin eta prebentzioa izanen dira aipagai besteak beste. Bat-bateko itzulpena segurtatua izanen da. Deneri idekia da.
Sortze
Bozkariotan ditugu Ezpelet ostatuan, Maddalen Karrikondo eta Jeremy Larronderi sortu baitzaie Ttale...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Bi hitzordu izanen dira hilabete hondar huntan. Lehena urtarrilaren 26an (17:00) izanen da, "Othello et le monstre aux yeux verts" antzerkiarekin. Bruitquicourt konpainiaren eskutik, Othello hunkiezina zen obraren interpretazio eroa eskainiko da. Oren bat eta laurden iraunen du. Sartzeak 5 eta 12 euroren artean kostako du.
Bestalde, urtarrilaren 30ean (20:00), "Choeur des amants" antzerkia ikusteko parada izanen da. Bi ahotsetako istorioa kondatuko du, bi maitaleren ahotsak. Bikote...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
"Erran eta Bizi" elkartearen hitzaldia
Aldi huntan, "Erran eta Bizi" elkarteak konferentzia bat antolatzen du Christel Petitcolin idazlea eta formatzailearekin. Manipulazio mentalean aditua da, eta 30 urte hauetan biktimen alde jokatzen da. Oraingoan, buraso manipulatzaileek haurrei emandako tratu txarren gaia jorratuko du.
Hitzordua, urtarrilaren 24an ostiralez, Bideaken (20:30).
Sartzea urririk izanen da.
"Indarkeriaren...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Faxismoa borrokatu
Urtarrilaren 18an eginen den egun antifaxistara hurbiltzeko deia luzatzen da Ipar Euskal Herriko kontseilu sozialistatik. Arratsaldean bi hitzaldi izanen dira, bata "faxismoaren gorakadaren aurrean, klase batasuna!" Euskal Herriko kontseilu sozialistaren eskutik (15:00), eta bestea "Nola egin aurre adierazpen faxistei?" (18:00), Donostia antifaxista plataformako kideak etorriko dira, haien esperientzia elkar banatzera. Ondotik,...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Heriotze
Robert Hirigoyen adiskidea joanzaigu, lau hilabete barne barkatzen ez duen eritasunak eramanik.
Josean Artzek zioen: " Biziaren atea dukegu heriotza. Heriotzaren ataria dugu bizitza"
Robert-en bizitza, hasteko, engaiamenduarekin josia zen: Ikastola eta hainbat elkarteren sortzaile. Munta handieneko gauza euskara zuen eta aitzindaria agertu zaigu benetan.
E.A.
Huna hemen Ote Lore...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Urtarrilaren 23an ostegunez (20:30), Xabaltxen kontzertua iraganen da Barojako zalditegiak gunean. Tokiak aitzinetik erreserbatzeko: www.anglet.fr.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016