Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
CFDT/LUR BERRI: partaidetzari buruzko gatazkaren bukaera
Berrikitan CFDT sindikatuak agiri bat plazaratu du Lur Berri kooperatibarekin zuen gatazkaren berri emaiteko. Huna laburbilduz zer dion:
Duela 25 urte, gatazka bat sortu zen Lur Berri kooperatiba eta hor lanean ari ziren 352 langileen artean. Arazoa CFDT sindikatuaren ikuspegitik, Lur Berrik ez zituela 1993/1994 eta 1995/1996 urteetako irabaziak partekatu, 1995ean izenpetu hitzarmenak zioen bezala.
Sindikatuak auzitan...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Ongi bizi etxean
Martxoaren 27tik goiti bost ostegunez (10:00-12:00), Elgar zentroan, Herriko Sozial Zentroak antolatzen du 55 urtez goiti duten herritarrentzat elgarretaratze sail bat. Elgarren artean mintzatuz eta profesional batzuen laguntzarekin etxean hobeki bizitzeko moldeak ikertuko dira: etxearen apailatzeko kontseiluak, "perturbateurs andocriniens" deituak, energia xahutzeak eta laguntza teknikoa. Saila orori idekia da, kitorik. Tokiak mugatuak izanki izenaren...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Antzerkiak Larrekon Olerkarien udaberria kari
Martxoaren 8an (20:30)"Et pendant ce temps Simone Veille" antzerki honek, Simone Veille emazte ospetsuari begirada historiko-komikoa egiten dako. 1940ko hamarkadatik gaur artean, emazteen baldintzen garapena aztertua da umorezko moduan. Herriko Etxea antolatzaile lanetan, ikusgarria 12 urtez goitikoendako, prezio osoa: 18€, murriztua: 13€, iraupena: oren 1 eta 20.
Martxoaren 11n (19:30) "La Foire de Madrid"...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Irulegiko Irratiaren alde
Aspaldiko urtetan egiten den eskea egun hauetan abiatzen da. Etxez etxe ibiliko diren herritarrak usaiako harrera onaren beha daude. Osoki euskaraz ari den irratiari baitezpadako laguntza ekartzeagatik denak eskertzen dituzte aitzinetik. Bestalde, eskukaldi bat eman nahi duena taldekoekin harremanetan sar dadila.
Hilabeteko merkatua Artetxean
Ez ahantz ostiral arrats huntan dugula (18:00-19:30). Ekoizle...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Kontzertua
Martxoaren 8an (20:00), Gorka Urbizuren kontzertua iraganen da Tanka gelan. Maider Cigarroak lehen partea eginen du.
Olerkarien udaberria
Martxoaren 8an (17:00), olerkarien udaberria kari, topaketa eta izenpetze saioa izanen daItxaro Bordarekin Le 5ème Art liburu dendan. Euskaraz eta frantsesez, urririk izanen da eta toki mugatuan (20 pertsona).
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Asiako liztorrak garaitu
Gure lurralde guziko bioaniztasunak, laborantzak eta erlezaingoak baitezpadakoa dute herritar guzien indarra eta laguntza liztorren ihiztatzeko.
Ondorio onak ukan zituen 2024ko liztor biltzeak. Ondorioz, Asiako liztorraren kontrako kolektiboak eskatzen du herriei borroka hortan parte hartzen segitzea 2025. urtean ere. Herritar guziak deituak dira beraz kanpaina huntan parte hartzera. Hala nola, liztor kafoi bat ikusten denean, Herriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016