Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Martxoaren 1ean herriko ihauterietara denok gomit gira (18:00), mozorroturik haatik. Gazte eta dantza taldekoak dira gaualdi horren antolatzaile. Herrian bertan ibili eta Zanpantzarren auzia zuzenean jarraitzen ahalko da. Xibar eta Zezek dute aperitifa alaituko Xabaltxen kontzertua aitzin. Ondotik, dantzaldia Baga Biga taldearekin eta bukatzeko DJ Kool. Herritar eta auzoko lagunak zatozte gostuan!
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Baigura inguruan diren Lekorne, Makea, Luhuso, Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri eta Suhuskuneko herriek Libertimenduaren ikusgarri ederra eskaini dute herriko plazan. Holako ikusgarrietan ohidura den bezala zirtzilek aktualitatea jorratu dute, umorea nagusi zela, laborantzako hauteskundeak, toki enpresak... eta ingurumena besteak beste aipatuak izan dira. Segur hurbilduak zirenek plazer ukan dutela. Ondotik Baigura ikastolak prestatu bazkariak ere arrakasta ukan du.
Heldu den...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Martxoaren 7an (19:30), Batukada Feministak gaualdia animatuko du. Aperitifa musikatua, antzerkia, jan eta edatekoa baita goodies salmenta izanen dira Batukada Feminista laguntzeko. Hitzordua La Perle gelan emana da, sartzea 10 eta 15 euroren artean.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Heriotze
Barberaeneko André Villeneuve zendu zaigu 75 urtetan. Hazpandarra zen sortzez. Barberaeneko Mirentxurekin ezkondu zen eta bi seme-alaba ukan zituzten: Lore eta Antton, eta ondotik lau haur ttipi, Estitxu, Exteban, Milo eta Alba. Ofizioz kontu-egile esperta zen André. Mirentxu andrea galdu zuen maluruski orain dela urte andana bat. Bospasei urte huntan Izpurako Luro etxera erretiratua zen. Hondarrik, minbizia zaukan. Familiak eta...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Hitzaldiak
Martxoaren 1ean (17:00), Beñat Zintzo-Garmendiaren mintzaldia iraganen da Mer et Golf erresidentzian,"Egun gizenak: inauterien goren aldia"gaiaren inguruan. Frantsesez izanen da eta urririk. Tokiak atxikitzeko: 05-59-51-80-00.
Martxoaren 5ean berriz (15:00), "BILKETA, euskal funtsen ataria - Abadiako eremua/Euskal erlaitza, toponimia etengabeko bilakaeran" gaiaren inguruan hitzaldia izanen da Asporotsttipin. Frantsesez izanen da eta urririk. Izen...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Otsail ostegunak: "Itsas korronteak eta klima aldaketa"
Aurtengo otsail ostegunak bururatzen ari dira. Zabalikek antolaturik, azken mintzaldia ostegun huntan (20:30) eskainia izanen da Donapaleun Touzaa etxean. Paul Moal Darrigade donapaleutarrak berrikitan egin duen tesia aurkeztuko dauku. Huna nola Zabalikek presentatzen duen aste huntako gaia:
"Munduko itsaso korronte guziak, izan itsas zolakoak ala azalekoak, eskala handiko ozeanoen arteko zirkulazio orokor...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016