Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Adinekoen bazkaria
Auzapezak adinekoak ohiko agiantzen bazkarira gomitatzen ditu atsegin handiz. Urtarrilaren 9an iraganen da, Parrokiako gelan (Ziburuko Pocalette karrikan).
Izena eman behar da urtarrilaren 3a baino lehen (12:00ak aitzin), herriko zentro sozialera deituz: 05-59-47-92-87 ala mezua bidaliz: ccas@mairiedeciboure.com.
Suhiltzaileen Santa Barbarako zeremonia
Abenduaren 14an, 2023ko abenduaren 22an...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
2025eko maskarada Altzai eta Lakarriko gazteek emanen dute. Astero biltzen dira ikusgarriaren prestatzeko. Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bururatuko da. Guzira asteburu guziz 12 emanaldi ikusgai izanen dira, goizean barrikadak eta arratsaldean maskarada. Ohitura den bezala lehena eta azkena antolatzaileen herrian iragaiten da, Lakarrin eta Altzain. Oraindanik eguna atxikitzeko, horra noiz eta zein herritan emana izanen den.
Urtarrilaren 12a, igandea:...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Abenduaren 30ean astelehenez (15:00-19:00) eta 31n asteartez (9:30-13:00), Bil Toki gelan odola emaiteko aukera izanen da. Odola emaiteak bizi bat salba dezakeelako, urtea bukatzeko modu hobeagorik ez da!
Hitzordua aitzinetik hartu behar da dondesang.efs.sante.fr webgunearen bitartez.
...Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Berttoliko mus kanporaketa
Abenduaren 13an, Euskal Herriko XVI. mus txapelketaren kanporaketa jokatu zuten Urruñako Berttoli elkartean. Osora, 16 bikote elkartu ziren eta irabazleak martxoaren 22an Xaian jokatuko den Lapurdiko finalerako sailkatu ziren. Sailkatu ziren lau bikoteak: Xalbat Petrisanz eta Jean François Rivera, Dominique Cachibate eta Hubert Seillan, Erik Hiribarren eta Ladix Olaizola, Felix Goiburu eta Mikel Manterola.
Garagarno...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Mutxikoak
Urtarrilaren 5ean igandez (11:30), mutxikoak iraganen dira Patxi eta Konpainiarekin, Lakuko auzoko pilota plazan. Xehetasunentzat: 05-40-39-60-88.
Erakusketa
Abenduaren 20tik urtarrilaren 19ra, Andoni Guiresse margolariaren "Intimotik unibertsalera" erakusketa ezagutzeko gomita zabaldua da Rotonde gelan. Artistak 2011n Donibane Lohizuneko Dukonteniako Independenteen Azokan lehen saria errezibitu zuen. Japoniar estetikatik...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Martinoneko Xan Durruty
87 urte zituen Xan Durrutyk. Aitzin hortan, Herriko Etxeak eskainitako 65 urtekoen bazkarian zen. Etxeratu ondoan, etzan da doi bat pausatzeko, bainan Mailux emazteak ohean atxeman du hila, bihotzekoak jorik. Zer harridura heriotza horren berri jakitean! Gizon maitatua zen. Aihertarra zen sortzez, zazpi haurridetan gazteena. Martinoneko Mailuxekin ezkondurik, hiru seme-alaba ukan dituzte, Marie-Hélène, Jean-Claude eta Michel, hau zoritxarrez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016