Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Aberri Eguna


Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, aitzineko astean agerraldia egin du. Aurtengo Aberri Eguna, apirilaren 20an Donibane Garazin iraganen dela abisua zabaldu du. Ondoko egunetan xehetasun gehiago.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Gaztain landatze

Neguko arratsalde eguzkitsua zela, Baigura mendira buruz ttapa-ttapa abiatuko gira, aitzin haurren oihuak entzuten zirela. Zenbait denboraren buruan heltzen gira gaztainondoak landatu behar ziren gunera, hor ziren Euskal Herriko Laborantza Ganbarako bi teknikari, Makeako Alain Dubois eta Lekorneko Hervé Amestoy auzapezak, bai eta Gabriel Durruty gaztainondoetan aditua. Gaztaina elkarteak eta bi Herriko Etxeek Lekorneko eskola publikoko eta Baigura ikastolako ikasleak gomitatuak zituzten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Garagarno salmenta

Xalbador kolegioaren 40 urteen kari, Zirtzil garagarnotegiaren partaidetzarekin, bio garagarno salmenta antolatua da otsailaren 5etik 25era. Paketea 18€-tan eros daiteke, 33 zentilitrozko 6 botilekin. Garagarnoa manatzeko, "Xalbador Kolegioa" Facebook orrian bete beharreko esteka atzeman daiteke.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Irakur Kluba

BTZ IrakurKlubahilabetero biltzen da mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehareuskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Baina ez da beharrezkoa irakurri liburu batekin etortzea, besteak entzuteko ere balio du.

Hurrengo hitzordua otsailaren 15ean emana da mediatekan (14:30).

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Haizea dator...

Otsailaren 21ean, Baltsan elkartean bertso saioa antolatua izanen da (19:00). Jare Onko Arin, Hodei Lekuona Blanco, Unax Aizpurua Ibargarai eta Enaitz Zestau Telletxea bertsulariak hurbilduko dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Xabi Tapiaren margolana - Medikuntza narratiboari buruzko tailerra - Gazte Gunearen berri - Kontzertua gaztetxean - Udako animatzaileak behar dira - Baratze-oihanak sortzeko egitasmoak - Erlaitzeko bidea berriz zabalik - Belharra

Xabi Tapiaren margolana

Dongaitz trinketeko sarreran, ate gainean, Xabi Tapia artista urruñarrak, bi argazkietatik abiatuta, egin duen margolan ederra ezarri dute.

Eskuin aldean Leon Dongaitz gaztea agertzen zaigu, eta ezkerraldean pilotaria bera, adinak harturik. Ikustekoa zinez.

Medikuntza narratiboari buruzko tailerra

Urruñako Emazteen Etxeak hitza askatzea, boteretzea eta ahizpatasuna sustatzea xede duen egitaraua landu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016