Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a
Heriotze: Letuateiko Kattina Dachary
Letuateiko Kattina Dachary zendu da. 95 urte zituen. Sortzez izturiztarra, Jean bere senarra bezala, ezkondu eta Letuatea etxea erosirik Aiherrara bizitzera etorri ziren. Jean maiasturuak, bere kondu lan egin zuen eta gero Hazparneko takoi lantegi batean. Kattinak ere zapeta lantegi batean lan egin zuen, eta gero Auxotea auzoko ostatuan, zerbitzari gisa. Hiru haur ukan zituzten....
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a
Erakusketa
Ehungarren urtearen ospatze egunean agertua, Zaharrer Segi elkarteak bere lehengo eta oraiko pilotariez egin duen argazki erakusketa Herriko Etxe zaharrean ikusgai da heldu den urriaren 7a arte, egun guziz igandez salbu (9:30-18:00).
Argazki horietarik gehienak ere ikusten dira Ximun Larrek hemengo pilotaren historiaz idatzi duen liburuan.
Izpegiko bestak
"Herria zatitzeko inposatu zaukuten mugak gero eta gehiago...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a
Urgazietako pestak
Huna beraz urtero bezala uda hondar huntan, Urgazieta auzo guneko pestak ditugula irailaren 27ko asteburuan.
Ostirala, 27a: (19:00) komiteko gazteen ibilaldia: 25 bat gaztek karro apaindu batean herriko auzo guneak inarrosiko dituzte zintzur bustitze batzuen truk eta pertsu hauek botatuz:
Beskoitzeko herritar, partaide elkartu
Laguntza guziagatik, herria indartu
Zueri esker baitira besta...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a
Margolan eta marrazki lehiaketa Donapaleun
"Donapaleu kolorez" deitzen da herriak eta Bideak kultur guneak antolatzen duten margolan eta marrazki lehiaketa. Irailaren 21 eta 22an iraganen da. Deneri idekia da, haur, nerabe eta heldueri.
Eginak izanen diren obrak, publikoari erakutsiak izanen dira irailaren 22an igandez (17:00-19:00), merkatu estalian. Memento berean, epaimahaiaren eta publikoaren...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a
41. Ondarearen eguna kari, Lehengo Garruze kultur elkarteko kideek gomita zabaltzen dute Garruzen antolatzen duten bisita gidatuan parte hartzera. Heldu den ibiakoitz arratsaldean, irailaren 21ean iraganen da (15:30). Garruzeko etxe zoragarrien, merkatu plazaren, elizaren eta hilerriaren deskubritzeko parada emana da. Bisita denboran, Garruzeren iragana eta bilakaera mendeetan zehar oroitarazia izanen da ahantzi gabe Garruze Nafarroako erresumako hiri nagusia izan dela garaian. Hitzordua,...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a
Dolu
Agorril erditsutan, Domintxine-Berroetan Roger Ayçaguer Apetxenekoa zendu da 78 urtetan. Hau ere laboraria zen eta laborantza munduan ezagutua. Kargu anitz ukan zituen Lur Berri kooperatiban arto hazi sailean bereziki.À¯'"'¿
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016