Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a

Denak plazara! - Nun habila Perkain?

Denak plazara!

Otsailaren 8an Pontx pailazoa AIEC gelara etorriko da (10:30). Joanes Echeveste eta Alazne Etxeberriak muntatu "Denak plazara" azken ikusgarria emanen dute. Sartzea urririk da, haur eta helduek elkarrekin memento atseden baten pasatzeko gomita ezin hobea.

Nun habila Perkain?

L'Aiglon zinegelan "Nun habila Perkain?" Mikel Erramousperen Aldudeko ibarreko euskal pilotaren historiari buruzko bideo dokumentala ikusgai...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a

Hitzaldia - Bakarka taula festibala - Gatuak - Igerileku lanen aitzinamendua

Hitzaldia

Otsailaren 8an (10:30), Argitxu Beyrie "Lehen meatze jarduerak mendebaldeko Pirinioetan" gaiaren inguruan solastatuko da Asporotsttipin. Frantsesez izanen da eta urririk.

Bakarka taula festibala

Otsailaren 13tik 16ra, bakarka taula festibala iraganen da Mendi Zolan kulturgunean.

Egitarauan, Pantzo Hirigaraik "Pantzo Man Show" umorezko bakarrizketa zorrotza eta energiaz betea eskainiko du, gure...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a

Komedia musikala - Maxka'roa

Komedia musikala

18 urterekin, Ainhoa Baron kontserbatorioko diplomadun antzezle eta abeslaria, bere lehen ikuskizunaren zuzendaritzan arituko da, "Et Cyrano chantait!" komedia musikalarekin. Ikuskizuna otsailaren 14an ikusgai izanen da (20:00), Tanka gelan. Jokantuz elkartea, arte eszenikoetako talde gaztea da, E.Rostanden jatorrizko lanaren moldaketa aurkezten duena. Ikuskizun modernizatu hunek poesia, umorea eta emozioa uztartzen ditu, jatorrizko obraren esaldi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a

Iragan urtearen bilana - Pierre Espil mediatekan - Ttattolan - Loto

Iragan urtearen bilana

Auzapez andereak eta kontseiluak iragan urtearen bilana eta berehalako proiektuak oroitarazi dituzte urte berri kari egin agiantza bilkuran eta urtarrilean atera den aldizkarian. Laborantza, bizitegi proiektuak, errepide eta azpiegiturak, elkartea eta herri bizitza, trantsizio ekologikoa, finantzak, kultura, ondarea eta euskara, hirigunearen barnean eraman lana eta bistan dena joko olinpikoen karietara iragan egun ohargarria aipatu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a

Zirko Txotx kabareta - Bardozeko ihautea

Zirko Txotx kabareta

Zirkozale eta sagardozale anitz bildu ziren pasa den ostiralean Bardozeko ezkerparetan Zirko Txotx kabaretaz gozatzeko. Euskal Herritik edo urrunagotik etorritako artistek eskuketa, akrobaziak edota musika proposatu zioten publikoari.

Segidan, ikusle zein artistek momentu goxoa partekatu zuten sagardo kupelaren inguruan, eta Ziliportaka elkarteak prestatu zituen pintxoekin. Gaualdia ongi borobiltzeko, Armiarma konpainiak suzko eskuketa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a

Ttotte Etxebesteren olerki musikatua - Neguko Urruñan Bizi aldizkaria - Mediabask-ek 10 urte bete ditu - Jon Galdosen erakusketa - Sukaldari arduraduna behar da - Emazteen Etxea - Hilobia hartzeko prozedura - Pilota

Ttotte Etxebesteren olerki musikatua

Patxi Saiz kantari zumaiarrak berriki "Kantatzen duen Herria gara" izeneko diskoa plazaratu du, eta diskoan agertzen diren abestien artean, bada bat, Popo izenekoa, Ttotte Etxebeste olerkari eta ekintzaile urruñarraren olerki batetik abiatua dena. Nik dakidala, oraingo hau dugu olerki honi kanturako egiten zaion bigarren aldaera edo bertsioa. 2014an, Xerar Urrutia kantari urruñarrak Zu-Bi izeneko diskoa...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016