Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Nun habila Perkain?
Mikel Erramuzperen "Nun habila Perkain?" dokumentala (52mn) presentatua izanen da gure herrian otsailaren 28an, ostiralez (19:00), Arrume gelan. Egilea bera hor izanen da dokumental horren aurkezteko eta esplikazio guzien emateko. Ondotik hurrupaldia. Berriz ere aipatuko dugu, bainan oraindanik gogoan atxik.
Peio Elhuyar
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Herriko kontseilua
Hurrengo herriko kontseilua otsailaren 13an izanen da, Ziburuko Herriko Etxean (18:30).
Gai nagusia aurrekontuaren bozketa izanen da. Deialdia https://mairie-ciboure.fr/ webgunean deskarga daiteke.
Ikusgarria
Otsailaren 15ean larunbatez (15:30), Nanoua konpainiaren "Dans les choux et les fleurs"...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Otsailaren 9an, osasunaren igandea izanez, Hospitalité Basco-Béarnaise elkarteak egun bat antolatzen du.Goizeko 10:30etan, Aldudeko elizan, mezarekin hasiko da. Nahi duenak erien sakramendua errezebitzen ahalko du. Autorik ez duenak edo laguntza beharretan denak, elkarteko partaide batekin harremanetan sar bedi. Gogotik lagundua izanen da.Bazkaria Alfaro ostatuan proposatua da.Horregatik ere izenak lehenbailehen arduradun bati eman behar dira.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Larunbat goizean, ate idekitzeak Ikastoletan
SEASKAren sarean sartzen diren ikastolek urte guziz beren ate idekitzeak antolatzen dituzte. Aurten hauek iraganen dira da otsailaren 8an, hots larunbat goizean. Gure herriari dagokionez, aihertarrek Aiherran ikastolarik ez ukanez, hautua badute beren haurrak emaiten ahal baitituzte Hazparneko Ezkia ikastolan, Arberoa ikastolan (Donamartirin) edo Baigura ikastolan (Lekornen). Azken sartzean 33 haur aihertarrek egin zuten...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Eskubaloia
Gizonetan, pre-nazional mailan, bigarren taldeak berdinketa egin du Canéjan-en, 20-20.
Hirugarren taldeak irabazi du Ortesen, 25-23.
Nesketan, Kanbo/Irisarriko bigarren taldeak irabazi du Nafarroan, 24-22.
Heldu den larunbateko partidak
Gizonetan, nazional 3 mailan, lehen taldea joanen da Orteserat larunbatean (19:00).
Pre-nazional mailan, bigarren taldea joanen da Lormont-era larunbatean...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Urtarrila agiantzen hilabetea dela nork ez daki? Guk 26an ginituen Mizel Idiart auzapezarenak. Herritarrek nonbre handian ihardetsi dute ukana zuten gomitari, gure artean ginuen herritarra dugun Annick Trounday Idiart Departamenduko kontseilaria. Deneri desiratu du osagarrizko urte ona, bakotxak gogoan dituen xede, asmo, egin nahi lituzkeen guzien kausitzea eta betetzea. Eskertu ditu kontseiluko lagunak, idazkari, langile elkarte guziak, bazuen lan denen izendatzen. Laburzki aipatu du 2024ko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016