Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a

Ttinka haurtzaindegiak 5 urte!

Karia horretara buruilaren 21ean herriko gelan animazio desberdinak iraganen dira. Arratsaldean (14:30) zirku, tindu eta makillatze tailerrak, (16:00) Ttinka ikusgarria eta ondotik talo eta animazio desberdinak.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a

Liburu berri - Amarrain besta

Liburu berri

Peio Jorajuriak idatzi du liburu berri bat, frantsesez: "Bidarray 1800-2000, deux siècles de vie municipale", Herriko Etxeak diruztaturik. 1998an idatzitako "Bidarrai" monografiaren segida da. Bidarraiko herria, bere auzapez eta kontseilariekin, sortu zen ofizialki 1800. urtean, Ortzaizetik berexirik. Orduz geroztik, bi mendeetan barna, nor izan diren auzapez eta kontseilari, zein etxetakoak, zer proiektu bete ahal ukan duten, nola kudeatu duten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a

Auto-metaketa herrian!

Buruilaren 20an izanen da mugimendu! Tokia zuberotar kolektiboak gomita zabaltzen du kanpoan iraganen den antzerki baten ikustera (20:00).

Autoetan sartu eta giroan murgildu... Kalapitak, amodio eszenak, haserre eta irri karkailak... parada ezohizkoa eskainia izanen da!

Aitzin Ametzanea ostatuan jateko eta edateko proposatua izanen da, Muga Mugik alaituko duena.

Ongi etorri deneri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a

Herriko bestak

Herriko bestak direlarik, larrazkena hurbiltzen ari dela marka! Aurten irailaren 12an, ostegun huntan hasiko dira, Hodi Aldean uda huntan iragan kabalkadaren parte bat proiektatua izanen da. Ostiral arrastirian (16:00-18:00) haurrentzat jostailuak izanen dira, trinketean Elite Pro pilota txapelketako finalerdiak (17:30), arratsean joan den astean aipatu bertsu afaria Jon Maia eta Nerea Elustondorekin (20:00), edo plazan "Chouffe gaua" Artzabale eta Frigo taldeek animaturik. Larunbatean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a

Amalur ikusgarria

Ezpeladantza taldea 1969an abiatu zen, haurreri euskal dantzak ikasteko xedearekin, transmisioa eta ikusgarriak sustatuz. Aurten 55 urte ospatzen dituela "Amalur" dantza ikusgarria muntatu du, irailaren 20an ostiralez (20:30) eta biharamunean irailaren 21ean larunbatez (17:00) ikusgarri berria merkatu estalian emanen du. Ikusgarria dantzaz, musikaz eta kantuz osatua da, belaunaldi desberdinek parte hartuko dute.

Larunbatean ikusgarriaren ondotik han berean afaltzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a

Liburu azoka - Euskaraz trebatu

Liburu azoka

Urtero bezala, Herriko Etxeak eta Arnagak antolaturik, Bernadette Jougleux parkean, irailaren 15ean larunbatarekin liburu azoka iraganen da (9:30-18:30). Bezperan, irailaren 14an (18:00), ostiralez, Assantza kulturgunean Rosemonde Gérard-i buruz mintzaldia Michel Forrier-en eskutik, Edmond Rostand-en emaztea zen. Aurtengo edizioan Anne Marie Lagarde zuberotar idazlea azokan argitan ezarria izanen da.

Irakurtzea maite dutenek gostuko liburuak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016