Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
Baxe Nafarroako hamahiru bertsolari agertu dira joan den ibiakoitzean, Eskukula elkarteak Amenduzeko eiheran antolatu duen "kopla topelketan":Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Battitt Crouspeyre, Gus Elizondo, Nahia Etxeberri-Lopepe, Elixabet Etxandi, Mizel Mateo, Peio Minhondo, Paul Moal-Darrigade, Jean-Marie Oillarburu, Pettan Prebende, Bittor Thikoipe eta Oier Urreizti. Publikoa ere hor zen (80 bat) lehiaketaren sustengatzeko eta epaile lanak egiteko.
Lehen sailkatzearen ondotik sei...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
Heraitzen santa Katalina
Urtero bezala ospatu da auzo horren patroin sainduaren besta. Azaroaren 22an izan da kaperan musikaldi arrakastatsua 70 bat entzulerekin. Igande goiza hasi da kaperaz arduratzen den ''Les Amis de la Chapelle'' elkartearen biltzar nagusiarekin Auzo Baita gelan, auzapez eta 25 bat lagunekin. Serge Pothier lehendakariaren txosten moral eta urteko jardueren ondotik, Jean François Ruys diruzainak oso orekatua den diru kontuen berri eman du eta...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a
Kontzertuak
Azaroaren 29an ostiralez, Mediabasken 10 urteen eta Gararen 25 urteen kari, gaualdia antolatuko da Laugan. Huna egitaraua: ate idekiera (19:00), Patxaranga (19:30), Errobi (21:00) eta Xutik (23:00). Bertan jateko eta edateko izanen da. Sarrerak 30 euro kostako du, bayonne.notre-billeterie.fr webgunetik har daitezke.
Dokumentala
Azaroaren 30ean (18:00), "Transmisioa" dokumentala ikusteko aukera izanen da...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a
Eguberriko merkatua
San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da hazilaren 23an larunbatez egun guzia, Lur Berri gelan. 20 mahain baziren, ikastolak ere bazuen berea. Eskolako burasoek bazuten bat, gauza guziak berek eginak zituzten, egin dute lan! Denek bazituzten gauza ederrak, partikulazki haurrentzat zeren Eguberri hurbil baita, eta helduentzat ere denak bata bertzea bezain ederrak. Jende asko ibili da gauza horien ikusten eta erosten, dena aski ongi...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a
Abenduaren 8an, "Sorkuntza Arima" elkarteak trinketean Eguberriko merkatua antolatzen du (10:00-17:00). Sortzaileen erakusmahaiak eta tokiko ekoizleen produktuak salgai izanen dira. Eguerditik goiti Mutturfinek egin janariak dastatzen ahalko dira, han berean edo etxera eramaiten ahalko dira.
...Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a
Loraldiberri liburu eta disko azoka
Aurtengoa hirugarren edizioa izanen da eta abenduaren 1ean igandearekin eginen da herriko plazan, elizaren aitzineko zabaldian. Antolatzaileak Urrunaga eta Berttoli elkarteak dira, Herriko Etxearen eta Euskal Ikaskuntzen laguntzaz.Hogei bat argitaletxe eta eragile izanen dira beren liburuak eta diskoak aurkezten eta saltzen: Elkar, Maiatz, Zortziko, Dakit, Gatuzain, Hatsaren Poesia, Lapurdi 1609, Urruñako Antzerki Eskola, Itsas...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016