Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a

Eskubaloia

Nesketan, gehienetan, nazional 3 mailan lehen taldeak galdu du Kostaldearen kontra, 27-31.

Bigarren taldeak galdu du Assonen, 22-43.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi diote Kostaldeari, 26-23.

Gizonetan, pre-nazional mailan, bigarren taldeak galdu du Mont de Marsanen kontra, 24-28.

Heldu den larunbateko partidak

Nesketan, nazional 3 mailan, Irisarrin Kanbo/Irisarrik errezebituko du Villenave, multxoko lehena...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a

Agiantzak

Urte hasierako ohiduretan Herriko Etxeen agiantzak iragaiten dira, gure herrian urtarrilaren 25ean izanen da Mindegia gelan (10:30). Euskal Elkargoko mendi saileko Natacha Courderie misio karguduna hor izanen da. Baigura mendiguneari buruzko Natura 2000ko printzipioak eta Euskal Mendiko Eskualdeko Parke Nazionala (PNR) proiektua aurkeztuko ditu, aurten indarrean jarriko direnak. Bururatzean herritarren artean solastatzen ahalko da baso baten inguruan.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a

Heriotze

Jose Carceller joan zaigu 64 urtetan. Bi urte bazuen barkatzen ez duen gaitzak joa zuela.

Parisen sortua zen. Burasoak Espainiako Salamanca aldekoak zituen Francoren diktadurari ihes joan zirenak.

Duela 32 urte jin ziren Izturitzerat Marlène espos lagunarekin. Zepuru mendixkaren beherean beren ohantzea eraikirik, laster jiten zitzaizkioten alaba eta 3 seme. Uztaritzeko "Olaberrian" lan egin zuen luzaz erretreta hartu arte. Osoki herritartua, herriko hautetsi ere zen azken bozez...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a

Txomin Dhers musikari urruñarra sariztatuta - Urruñatik Lapurdiko mus finalera - Afari-kontzertua Xaian - Urruñarren euskal liburuak 2024an - Laure Zachelloren senarra ez dute askatuko - Lorategi elikatzailea proiektua - Pala txapelketa

Txomin Dhers musikari urruñarra sariztatuta

Aurten, Donibane Lohizuneko musika sariak honako musikariak sariztatu ditu: ohorezko saria Benito Lertxundi kantari eta musikariari emanen diote eta gazte saria Txomin Dhers musikari eta musikagile urruñarrari. Sari banaketa otsailaren 1ean eginen dute (11:30), Peyuko Duhart kultur zentroan. Zorionak Txomin, eta segi aitzina!

Urruñatik Lapurdiko mus finalera

Euskal...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a

Aita Sallak utzi gaitu

Pettan apeza pausatu da 96 urtetan Betharramen, lau urte bazuelarik horko erretira etxean zela. Pettan 1948an ordenatua izan zen eta ondotik hogeita hamar bat urtez Casablancan egon zen. Gero Pibrac eta Vic en Bigorren urte andana bat egonik, etorri zen Donapaleurat 1998an, egon tokia Betarramiten etxea zuelarik.

Bainan erretretan izanik ere, laguntza handia ekartzen zuen Amikuzeko parropiari igandetako zerbitzuak ekarriz, horko herrietan hogei bat urtez.

Otsaraneko seme, hiru...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a

Elkartasun paella drive

Otsailaren 2an igandez (10:00-12:00), Xalbador kolegioak elkartasun paella antolatuko du. Paella bertan egina izanen da eta 10 euro kostako du pertsonaka. Urtarrilaren 26a aitzin manatu behar da, 06-74-38-22-67 zenbakira deituz. Irabaziak 4.eko ikasleen kultur bidaia laguntzeko izanen dira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016