Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Otsailaren 2an igandearekin (11:30), mutxikoak antolatuko dira Arberoa txarangarekin, Luis XIV plazan. Xehetasunentzat: 05-40-39-60-88 edo direction.culture@saintjeandeluz.fr.
...Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Neskek pala txapelketa galdu
Joan den asteburuan iragan ziren Union Basque batasunak antolatu nesken pala txapelketako finalak, pilota goma hutsarekin, Uztaritzeko trinketean. Abarratia batasunaren ordezkariek, Idoia Etchegoyen eta Maitena Bidart-ek finalean galdu dute Denek Bateko parearen aurka (Eva Cornu eta Estelle Urruty), lehen mantxa irabaziz eta beste biak galduz. Hein hortara heltzea ez da batere gaizki. Biba zuek ibilbide ederra eginik eta goresmenak zuen...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Agiantzak
Alain Dubois herriko auzapezak Mindegia gelara hurbilduak zireneri urte berri ona desiratuz hasi du agiantzen ekitaldia, bere inguruan zituela herriko kontseilariak. 2024ko urtean iragan obrak gogoratu ditu, horietan eskola eta ezkerpareta artean egina izan den haurrentzat jostalekua. Elizaren arraberritze obrek segitzen dute. "Urtsu" lotizamenduan 5 etxe eraikitzeko herriak egin behar zituen obrak bururatzen ari dira. Lehen aldiz jabe izanen diren...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Zabalik elkartearen biltzar nagusia
Zabalik elkarteak bere urteko biltzar nagusia antolatzen du ostiral huntan, urtarrilaren 31n, Donapaleuko Touzaa etxean (19:00). Bere kide eta laguntzaile guziak gomitatzen ditu parte hartzerat. Biltzar hortan azken urtetan eraman ekimenen bilana eginen du eta ondoko hilabetetan jorratu beharko diren gaiak aztertuko ditu.
Biltzar nagusiaren ondotik krakada partekatua izanen da solaseri segida baten emaiteko umore...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Ate idekitzeak
Estitxu Robles kolegioak ateak idekiko ditu otsailaren 1ean. Lehenik bisitak iraganen dira (9:00), eta ondotik informazio bilkura (10:00). Xehetasunentzat: 05-59-58-70-00.
Biltxokoko larunbatak
Otsailaren 1ean, Xendarineko ahizpak ariko dira Biltxokon (11:30).
Film emanaldia
Otsailaren 1ean (18:30), "Itoiz - Udako sesioak"dokumentalaren...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Gaztaina elkartearen biltzar nagusia
Gaztaina elkartearen biltzar nagusia iragan da urtarrilaren 17an. Añamari Sabarots elkarteburuak presentatu ditu elkartearen harat-hunatak eta berezikiago eraman diren ekintzak. Elkarteak hamar herri dauzka kide, bai eta hogeita sei gaztainondo jabe eta ekoizle. Gaztaina elkartean kidetzeko, herri bakotxari galdeginak zaizkio 300 euro eta jabe, ekoizle eta transformatzaile bakotxari 30 euro. Euskal Herriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016