Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Isabelle Rebours eta Iker Elosegirekin topaketa
"Saiak" batasunak aurkeztuko dauku berriki bururatu duen lan bat Itsasuko saieri buruz. Arrokagaraiko kaskoan harrapatu dituzte eta GPS sistemarekin markatu eta segitu, zonbait frango urrun joan direlarik. Isabelle Rebours anderea izanen da elkartearen ordezkaria.
Bere aldetik, Iker Elosegik aurkeztuko dauku berriki argitaratu duen liburua Euskal Herriko faunari buruz.
Hau guzia ostiral huntan urtarrilaren...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Aitzineko kontseilua desegina izanik, bozkak egin behar izan dira herrian. Hiru zerrenda ziren lehian: Ahetze Bihotzetik (Laetitia Guesdon-Michaud buru, Philippe Elissalde auzapez ohia ere partaide), Ahetze Zuekin (Ramuntxo Goyhetche axuant ohia buru) eta Ahetzen (Ramuntxo Labat-Aramendy buru, EH Bai alderdiak sustengaturik). Bi itzuli behar izan dira hautaketa trenkatzeko. Eta bigarren itzulian (parte-hartzea %63), urtarrilaren 12an, Ahetzen zerrenda atera da lehen...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Jazz musikaldia
Urtarrilaren 26an, igande arratsaldean (17:00) azalduko da Leslie Lewis kantaria, Le Swingin'Bayonne jazz musika taldearekin, Larreko kulturgunean. Sekulako errezitalaren asmoa dago, kantari ospetsua eta musikari apartak izanagatik. Erreserba turismo bulegotan, www.en-pays-basque.fr, edo cultureetpatrimoinesenpere.fr antolatzailearen gunean. Prezioa...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Mus txapelketak
Beste herri batzuetan bezala, hemen ere Frantziako mus txapelketa laister heldu zauku. Partidak urtarrilaren 24an hasiko dira Alfaro ostatuan eta ostiraletan jokatuko dira. Izenak lehenbailehen eman behar dira.
Palantxa lehiaketa
Usaiako ALF'CUP palantxa lehiaketa ere hurbiltzen ari da. 4 maila izanen dira:gazte, emazte, gizon eta nahasketa. Izenak otsailaren 14a aitzin eman behar dira, partidak 20tik goiti hasiko...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Garaziko eta Munhoa ikastolek urtarrilaren 25ean (20:30) loto gaualdia antolatzen dute. Sari ederrak badira irabazteko (600 euroko bidaia, Pago enpresako mahai apala, Samsung tableta...), orotara 6.000 euro. Aitzin eta gaualdi denboran jateko eta edateko izanen da.
...Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
"Girgileri anderea"
Joan den asteazkenean iragan den elgarretaratzean anitz jende bazen Ttattolan. Argazkian ageri diren Maialen idazlea, Elorri psikiatra eta Antton erizainak erantzun diete jendearen galdeeri. Gehienik aipatu da nahasmendu bipolarra, jendearen nahia hori zelako... Gaualdi osoa euskaraz egin da. Beste gaualdi batzu antolatzekoak dituzte Ttattola kudeatzen duten gazteek. Haien berri emanen dugu berantago.
Suhiltzaileen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016