Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a

Udako bakantzak - Artzain txakur lehiaketa - Hitzordu musikalak abuztuan - Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Hechizo y Duende - Ostatu ibiltaria Utsaleko aparkalekuan - Laborarien gaualdia - Azkeneko herriko kontseilua

Udako bakantzak

Udaren bihotzean izanki eta, astekari hunen berriketari eta idazle guziek, ohiko 3 astetako oporraldi ongi merezitua hartuko dute. Hortarako, hitzordu garrantzitsuenak baizik ez dira aipagai.

Artzain txakur lehiaketa

Urterobezala sasoin huntan, Zaldubi ikastolak antolatzen du artzain txakur lehiaketa, agorrilaren 6an (19:00), kirol zelaian. Begi onez ikusten dugu, iragan ekitaldietan ez direla bakarrik udatiarrak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a

Bixintxo bestak - Urruña-Segura birazkatzea - Hazia, besta komitea eta Gaztetxea Bixikenean - Kontzertuak herriko plazan - Kultur arratsa zineman - Mugaldeko Udalekuak - Pilota

Bixintxo bestak

Aurten, abuztuaren 30ean ostiralarekin hasiko dira, eta irailaren 4an asteazkenarekin bukatuko. Hona hemen egitaraua: abuztuaren 30ean ostiralarekin: pasoka-pasoka lehiaketaren finalerdia eta mus txapelketaren finala (18:30). Aperitifa (19:00), herri bazkaria Tarrapatakan taldeak animaturik, 25 euro, (21:00). Dantza saioa DJ UBK-rekin (00:00). Abuztuaren 31n, larunbatarekin: pala txapelketaren finala pilota-plazan (10:00). Aperitifa Zarpai bandak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a

Heriotze - Olinpiar Joko aire bat!

Joan den astean zendu da Prosper Durruty, 94 urtetan. Zortzi haurridetako semea, Aiherran berean sortua zen, Karrikaburuan, Isturitzeko bidean, joan aitzin urte bat zuelarik Hazparnerat, Peña auzorat, Tartastea etxerat. Handik berriz etorriko da Aiherrarat Iraxilorat, Apairi auzoaldera, 20 urtetan. Zoinbait urte egonik mutil laborantxetan, hargintzako diploma Baionan pasatu zuen. Ondotik, bakarrik arizan da gure eskualdetako etxalde andanetan, hargintzako lan parrastetan, edo sukalde baten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a

Ezkontza - Pilota - Herriko bestak - Zirkulazio trabak

Ezkontza

Xabi Etchecolanea eta Camille Bidegain gure herrian ezkondu dira. Iparragerreko auzoan bizi dira. Goresmenak bi gazteeri.

Pilota

Zaharrer Segi pilota elkarteak beste 4 xapel irabazi ditu Joko Garbi edo Atxiki Ttipian:

Helduen 1 maila: Iban, Teo Riouspeyrous anaiak eta Bixente Izoko 40/Noizbait 26.

Artekoak: Eneko Izoko, Thibault Garces, Peio Aurnague 40/Kapito Harri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a

Heriotze - Lapurtarrak abesbatza - Herriko bestak

Heriotze

Uztailaren 9an zendu da Marguerite Julien anderea, sortzez Dumora. Donibane Lohizunekoa zen bainan azken urteetan Bidarraiko Garaldea etxerat etorria zen bizitzera familiarekin. Arrunt azkenik haatik Donibane Garazin bizi zen. Minbiziak eramanik zendu da 67 urtetan. Haren hautsak gure hilerriko kolunbarioan ezarriak izan dira. Familiari doatzi gure agurrik zintzoenak.

Lapurtarrak abesbatza

Uztaritzeko Lapurtarrak koru...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a

Osteguneko ibilaldiak - Beste ausagailu batzu...

Osteguneko ibilaldiak

Zonbait urte badu orain, asto baten ondotik ibiliz herria hobeki ezagutzea proposatzen dela. Herriaren historia mendeetan zehar, arkitektura, mitologia, ingurumena... hara astozainak aipatzen dituen gaietarik zonbait. Lau kilometro egiten ditu ibilaldiak eta hiru oren irauten du. Santa Terexa eskolako parkinetik abiatzen da bederatzietan eta harat bererat heltzen eguerditan. Apailaketa laguntzeko bezperako eguerdia aitzin izenaren emaitea...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016