Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Gaineko Zinkoineko Maitena eta Mathieu Gariador-eri lehen haurra sortu zaie, seme bat, Andde deitu dutena. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Andde ttipiari.
...Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Kontzertu
Bere 150 urte kari,Haltya jauregiak kontzertua antolatzen du jauregian berean, larunbat huntan 16an (17:00). Odile andere kantariak emanen du Barbara kantaldia, pianoan lagundua izanen dela Nicolas Viellenganik. Sartzea libro izanen da, bainan tokiak mugatuak baitira gomendatua da aitzinetik erreserbak egitea helbide huntara: haltya@orange.fr. Ongi etorri...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Heriotze: Anaiarteako Yvonne Bide
Anaiarteako Yvonne Bidek (sortzez Jaurena) utzi gaitu. 67 urte zituen. Bazuen zonbait urte eritasun arraro batek atzeman zuela eta hunen kontra egun guziz borrokatzen zela. J-Michel bere senarrarekin, alabekin eta familiakoekin. Haurrez inguraturik, maitaturik eta ontsa artaturik, etxean bizi izan da azken mementoraino. Emazte langile, goxo eta ongietorri egilearen oroitzapena uzten...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Azaroaren 23an larunbatez (15:00), mintzaldi-debatea iraganen da Beloken. "Laborantza krisia? Jendarte krisia? Zer aterabide geroari begira?" gaien inguruan eztabaidatuko da. Laborari gazte bat, Jean Michel Bortheirie Belokeko frailea eta Mikel Hiribarren Itsasuko auzapeza eta Euskal Elkargoko laborantza batzordeko kidea izanen dira parte hartzaileak. Sartzea urririk izanen da. Mintzaldi hau Belokeko frailetxeak eta Lapurdi Irratiak dute antolatzen.
...Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
"BTZ Irakur Kluba"hilabetero biltzen da herriko mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehareuskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Baina ez da beharrezkoa irakurri liburu batekin etortzea, besteak entzuteko ere balio du.Hurrengo hitzordua azaroaren 16an larunbatarekin (14:30) emana da. Urririk izanen da.
...Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Hazkurri bankuen 40 urteak
Azaroaren 6an, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak Frantziako Hazkurri Bankuen 40 urteak gogoratu ditu. Karia horretara, bere ateak ideki ditu Baionako Suprefetari, EHEko hautetsiei, Departamendu Kontseiluari, Eskualde Kontseiluari, Baionako barrutiko diputatuari, herriko auzapez eta hautetsi anitzei, sostengatzen duten enpresei eta urte osoan bere bazkide diren elkarteei. Egunean zehar boluntarioekin bisita komentatuak, MESAren aurkezpena,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016