Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a

Mus txapelketak

Donamartiri-Donoztiri eskola publikoko guraso elkarteak bere usaiako mus txapelketa antolatzen du urtarrilaren 18an Donamartiriko Bil Etxea gelan.

Izen emaiteak 12€tan pertsonaka 14:00etatik goiti. 600€ irabazleentzat, 300€ finalistentzat eta beste hainbat sari, jatekoa eta edatekoa izanen da bertan.

Otsailaren 8an larunbatez Union basque txapelketaren lehen itzulia iraganen da Donamartirin. Arratsalde batez jokatuko da 14:00etatik goiti, Bil Etxea gelan iraganen da. Tokian...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a

Dokumentala

Urteko lehen berria aipatu aitzin, Aldude eta Urepeleko berriketariek 2025eko urtearentzat beren agiantza hoberenak eskaintzen dauzkitzue eta espero urtean zehar berri on andana bat izanen dela aipatzeko.

Ebiakoitz huntan, Urepeleko Amerikanoinean (15:00) "Nun habila Perkain" dokumentala zabaldua izanen da.Ikustea balio du: ikuspundu historikotik ikasgai bat da eta irudien aldetik altxor bat.Mikel Erramouspe dokumental horren egilea hor izanen da elkarrizketatzeko.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a

Kontzertua - Irakur Kluba

Kontzertua

Urtarrilaren 10ean ostiralarekin (19:00), Bloñ taldeak kontzertua emanen du Atabalen. Kontzertua euskaraz izanen da eta urririk. Xehetasunentzat: 05-59-41-73-20.

Irakur Kluba

Urtarrilaren 18an larunbatez bilduko da BTZ Irakur Kluba mediatekan (14:30). Denei idekia da, euskaraz eta urririk.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a

Hondarkinen biltze aldaketa - Konzertua - "Girgileri anderea"

Hondarkinen biltze aldaketa

Molde berriak asmatu behar dira lurperatzen diren hondarkinen kopurua ttipitzeko konpostatuz, birziklatuz eta berrerabiliz. Hiri erdian bilketa moldea aldatu den bezala orain auzoen aldi da. Bakotxaren zikin untzi ttipiak desagertuko dira eta norberak bere hondarkinak hiru untzi berezitan ezarri beharko ditu. Hiru untzi mota izanen dira: etxeko hondarkinak zaku hetsi batean ezarririk hortarako izanen den untzi handi batean utzi beharko dira....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a

Kantaldia

Urtarrilaren 12an igandearekin (15:00), Jean Errecart lizeoko CGEA terminaleko ikasleek kantaldia antolatzen dute elizan. Bertan, Gerard eta Kattalin Ihidoy, Kriolinak, Berçaits anaiak eta Menditarrak taldeak izanen dira. Sartzeak 12 euro kostako du. Gela berotua izanen da, bertan taloak eta edariak segurtatuak izanen dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a

Biztanle bat, zuhaitz bat

Herriko Etxeak xede bat hartua zuen, biztanle bezainbat zuhaitz landatzea. Urte bukaera eta hastapen huntan xedea ekintzetarat aldatu da. Herritarrak ere gomitatuak ziren parte hartzerat eta zonbaitzu etorri dira. Orotarat 900 arbola landatuak izan dira, zati handiena Antzaramendi gainean eta besteak Laka erreka bazterrean. Antzaramendin landatu diren %70ak ametzak dira eta gaineratekoa gaztain, urki, elorri xuri, elorri beltz, gorosti eta orre ondoak; Laka bazterrean aldiz haritz, sahats...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016