Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Olentzero
Abenduaren 21ean larunbat arratsaldean, haurrek egin dute krakada Lur Berri gelan, gero trikitilariekin desfilea gaztetxerat. Hortik, Olentzero eta Mari Domingirekin etorri dira plazarat, goxokiak eman dizkiete haurreri eta horiek gabon kantu batzu eman, bertan gaztain erreak, ogitartekoak eta edariak izan dira. Suaren inguruan Zazpiak Bat taldeak dantza eder batzu eskaini ditu. Izigarrizko memento ederra pasatu dute ttiki eta...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Formakuntza eta ofizio
Herriko Etxeak jakinarazten du formakuntza desberdinen eta ofizioen foroa antolatzen duela 2025eko urtarrilaren 17an, ikastetxetako gazteentzat eta 18an nahi duten guzientzat Haltsun, Denentzat gelan (9:00-12:30). Proiektu ekimen horrek lau herri bateratzen ditu: Uztaritze, Jatsu, Haltsu eta Larresoro. Lau herri horiekegiaztatu dute behar handia formakuntzan eta norabide profesionaletan, bakotxak bere eremuan. Foroaren helburua da beharreri...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
"Miñan" antzerkia Donapaleun
Duela bost urte, Amets Arzallusek idatzi zuen arrakasta handia ezagutzen duen "Miñan" liburua, Ibrahima Balderen bizia kondatuz. Geroztik, Ander Lipusen zuzendaritzapean, Ibrahimaren istorioa antzeztua izan da. Huna nola aurkezten duten beren ikuskizuna: "12 urtetik goiti Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, amak deitu zuen arte: anaia txikia falta...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Odol emaiteak
Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez aste huntan, ostegun eta ostiralez, abenduaren 26 eta 27an Sanoki gelan (15:30-19:00).
Mus txapelketa
Human'Isa XXV elkarteak mus txapelketa antolatzen du urtarrilaren 11n, larunbat arratsaldez, Sanoki gelan.
Human'Isa elkarte hau osatzen dute ISA BTP ingeniari eskolako 66 ikaslek. 2025eko martxoan aireratuko dira Senegaleko Thiafoura hirirat, han ikastetxe bat eraikitzeko...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Gabonetako zinemaren 3. edizioa
Abenduaren 27an (16:00)"PIL" frantsesezko filma eta 28an (16:00) "Orkestra Lurtarra" euskarazko proiekzioaLarreko kultur gunean emanen dira. Marrazki bizidun horiek haur eta gazteei buruzbideratuak dira, Herriko Etxearen ekimenez, urririk eta krakada eskainia.
Pilotarien kantaldia
Gure elizan, abenduaren 27an (19:30) iraganen da urtero Senpereko pilota elkarteak antolatzen duen gaitzeko kantaldia....
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Heriotze
Sortzez Leizpartze Gaidorrekoa zen Michel Cuburu 82 urtetan pausatu da Bordalekaldean, xuxen erraiteko "Cubzac-les-Ponts"-en. Herri huntan ehortzi dute joan den asteartean. Poliomelitis eritasunak jorik, 19 urtetan eskualde hartarat joan zen artatzeko eta gero, han egin zuen bere bizia.
Doluminak Gracien, Rene, Jean Claude anaieri eta bere familia guziari.
Kamioi berria
Baigorriko suhiltzaileek kamioi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016